resolucion plan ibarretxe eusk

Euskadiko Langile Komisioetako Konfederazio Kontseiluaren erabakia. 2003-11-18 I. Euskadiko Langile Komisioek zilegi deritzote Ibarretxeren proposamenari, Euskadiko aniztasunarentzat errespetua eskatzen du, baita Eusko Jaurlaritzak sindikatuarekin duen jarrera aldatzeko ere. II. Sindikatuak negoziazio kolektiboa bultzatuko du, sektoreetako hitzarmenen aldekoa eta jarrera insolidarioen aurkakoa. Eusko Langile Komisioetako Konfederazio Kontseiluak honako hau uste du Euskadin Ibarretxe Planaren aurkezpenak eragin duen eztabaidaz eta horrek sindikatuan dituen ondorioez: 1. Euskadiko Langile Komisioak beti egon dira elkarrizketa eta adostasunaren alde, lan politikoaren funtsezko ardatza baitira. Garai batean Konstituzioa eta Estatutuaren alde egin genuen kontsensu horren adierazpide zelakoan. Esparru juridiko horretan bi tresna horien alde egiten dugu, baina ez dugu uste aldaezinak direnik. Aitzitik, zerbait dinamikoa da, eta, beraz, alderdi politikoek adostu eta legeek jasotzen dituzten aldaketak ezar dakizkieke. Gure iritziz, erabat zilegi da Lehendakariak eztabaida hori eskaini ahal izatea, bai euskal gizarteari bai Legebiltzarrari. 2. Eztabaida hori emankorra izango bada, gizarte osoaren askatasun eta lasaitasun giroan egin beharko litzateke. 3. Euskadiko Langile Komisioen iritziz, Ibarretxeren proposamenarekiko desadostasunak politikaren eremuan adierazi behar dira, alternatibak emanez, baina ez eremu judizialean. Ez gaude ados eztabaida oztopatzen duten ekimenekin, indarrean dagoen legalitatea behartu eta urratu egiten baitute. 4. Euskadirentzat adostutako guztiak kontuan hartu behar du euskal gizarteko aniztasuna. Euskadi gizarte anitza da, historian herritar guztiok osatua. 5. Aniztasun hori errespetatzen duen kontsensua ezinbestekoa da integrazioa bilatzen duen edozein proiektutan. Ez dugu frentismoa erabiltzen duen proiektuari lagunduko. Euskadiko Langile Komisioetan gizarte anitzaren alde egiten dugu apustu, halakoa baita gure herria. Hala ere, Euskadiko Langile Komisioen ustez, beharrezkoa da Euskadiko egitura politikoa osatzeko proposamenak Gernikako Estatutuak adinako babes bera, edo handiagoa, izatea, kuantitatiboki nahiz pentsamolde politikoei dagokienez. 6. Euskadiko Langile Komisioetan autogobernuaren alde egiten dugu gizarte eta lan gaietan: INEMen eta Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia, eta abar. Eztabaida hori, ordea, elkarrizketa giroan eta adostasuna bilatzeko gogoz egin behar da, eta ez zuria edo beltza jarreretatik. Planaren gizarte eta lan proposamenez elkarrizketa egiteko, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Langile Komisioekiko jarrera aldatu behar du, bestela ez du sinesgarritasunik. II. Sindikatuak negoziazio kolektiboa bultzatuko du, hitzarmenen aldekoa eta jarrera insolidarioen aurkakoa. sektoreetako Halaber, Konfederazio Kontseiluak balorazioa egin du lan hitzarmenen egungo egoeraz eta 2004ko negoziazio kolektiboaz. Euskadiko Langile Komisioek negoziazio kolektiboaren ardatz sektoreetako probintzi hitzarmena izaten jarraituko dute, enpresa ituna eremu bakar duten jarreren aurka. Sindikatuaren ustez, sektoreetako probintzi hitzarmena da langileek beren aldarrikapenak hobekien defendatu ditzaketen esparrua. Gainera, badago sindikatu batek galdu ezin duen helburua: antolatzeko ahalmena eta langile guztien arteko elkartasuna. Sektoreetako Probintzi Hitzarmenak ez du enpresa itunaren aurka egiten, osagarriak baitira. Euskadiko Langile Komisioek, lan hitzarmenen plataformetan, bizi baldintzak, soldatak, enplegu egonkorra zein kalitatezkoa, eta lan istripurik gabeko enplegu seguruagoa defendatuko dituzte, baita gazteak, emakumeak edo etorkinak ez diskriminatzea ere. III. Ordezkaritza sindikala irabazten jarraitu Gure lanak, hauteskunde sindikalei begira, lehentasuna izan behar du. Orain arte egindakoa indartu egin behar da, gure proposamenak kontuan hartuak izan daitezen. Euskadiko Langile Komisioek ordezkaritzan gora egiteak eragina izango du Euskadiko lan eta politika bizitzan. Gizarte pluralagoa eta negoziazio kolektibo hobea lortzeko, egungo indarren egoera aldatu behar da. Emaitzak gure alde daude, baina lanean jarraitu behar dugu. Euskadiko Langile Komisioek inoizko ordezkaritza maila onena dute une honetan, baina ez da nahikoa. Konfederazio Kontseilua, 2003-11-18

Related docs
Other docs by lefttoleave
Derdiarian Watson
Views: 276  |  Downloads: 2
Public Policy for a Knowledge Economy
Views: 474  |  Downloads: 18
cr170
Views: 107  |  Downloads: 0
Blyth Chicago Carrol briefs
Views: 480  |  Downloads: 2
We Will Glorify
Views: 242  |  Downloads: 2
Acupuncture Fact Sheet
Views: 553  |  Downloads: 12
Installment land contract
Views: 476  |  Downloads: 38
Why German is For You
Views: 582  |  Downloads: 20
Victory Chant
Views: 174  |  Downloads: 4
Let Your Spirit Come
Views: 382  |  Downloads: 1
Hannan v Dusch
Views: 446  |  Downloads: 7
Chemsitry and Your Career
Views: 441  |  Downloads: 23
Pennoyer v Neff2
Views: 245  |  Downloads: 1
I Will Call Upon the Lord
Views: 313  |  Downloads: 9
dv160k
Views: 212  |  Downloads: 0