formato RTF 235 5 KB Orquesta Sinfónica de Euskadi by lifemate

VIEWS: 12 PAGES: 12

									Donostia-San Sebastián
Martxoak 22-25 de marzo 2010
20’00 h.
Conciertos nº 2366-2369 kontzertuak
Babeslea/Patrocina: Kutxa




Bilbao
Martxoak 27 de marzo 2010
20’00 h.
Concierto nº 2370 kontzertua
Lankide/Colabora: EL CORREO
Babeslea/Patrocina: IBERDROLA



Vitoria-Gasteiz
Martxoak 24 de marzo 2010
20’00 h.
Concierto nº 2368 kontzertua
Lankide/Colabora: EL CORREO



Pamplona-Iruñea
Martxoak 23 de marzo 2010
20’00 h.
Concierto nº 2367 kontzertua


Gaurko kontzertua / El concierto de hoy

Tragedia pertsonalak eta unibertsalak. Ludwig Wittgensteinek behin idatzi zuenez, Schuberten musika-tonalitate maiorrak ere
goibel ematen dute. Zer pentsa orduan bere Laugarren sinfoniaz, tonu minorrean idatzitako lehenengoa eta egileak berak
“tragiko” deitutakoaz? Haydnen Gurutzeko Kristoren azken zazpi hitzak lanak minaren ikuspegi unibertsalago bat behatzera
garamatza: Jesusen bizitzako azken uneen beste hainbeste musika-komentario osatzen dituzten zazpi “adagio”ren segida da.
Orkestrarako bertsio ezagunenaren ordez, Euskadiko Orkestrak bakarlari, abesbatza eta orkestrarako obra-bertsioa
proposatzen du hemen.

Tragedias personales y universales. Ludwig Wittgenstein escribió una vez que en la música de Schubert hasta las
tonalidades mayores suenas tristes. ¿Qué pensar entonces de su Cuarta sinfonía, la primera escrita en modo menor y que el
propio autor apodó de “Trágica”? A una contemplación más universal del dolor nos trasladan Las siete últimas palabras de
Cristo en la Cruz de Haydn: una sucesión de siete “adagios” que conforman otros tantos comentarios musicales de los últimos
instantes de la vida de Jesús. En lugar de la más conocida versión para orquesta, la Orquesta de Euskadi propone aquí la obra
en versión para solistas, coro y orquesta.


Euskadiko Orkestra etengabean ari da albisteak sortzen eta orain oso erraza da honen jardueraren
berri zehatza izatea edukien sindikazioaren bidez: www.euskadikoorkestra.es gure webguneko
Aktualitatea, Musika Gela eta Prentsa ataletan aurkituko dituzun RSS berri-ataletako batean
harpidetu eta unean uneko informazioa izango duzu beti.
La Orquesta de Euskadi no deja de generar noticias y ahora resulta muy sencillo estar al día de
su actividad a través de la sindicación de contenidos: subscríbete a cualquiera de nuestros tres
canales de RSS que encontrás en los apartados Actualidad, Aula de Música y Prensa de nuestra
página web www.euskadikoorkestra.es y estarás siempre puntualmente informado.


Testuak / Textos: Juan Manuel Viana/Stefano Russomanno
Egitaraua/Programa


     I
     Franz Schubert (1797-1828)
     Sinfonía nº 4 en Do menor, D.417, “Trágica” [30’] *
             I.   Adagio molto. Allegro vivace
            II.   Andante
           III.   Menuetto: Allegro vivace
           IV.    Allegro


     II
     Joseph Haydn (1732-1809)
     Las siete últimas palabras de Cristo en la Cruz, versión coral, Hob.XX:2 [53’] *
                  Introduzione: Maestoso ed Adagio
                  Nr. 1: Largo: Vater, vergib ihnen, denn sie wissen nicht, was sie tun
                  Nr. 2: Grave e cantabile: Fürwahr, ich sag'es dir: Heute wirst du bei mir im Paradiese sein
                  Nr. 3: Grave: Frau, hier siehe deinen Sohn, und du, siehe deine Mutter!
                  Nr. 4: Largo: Mein Gott, mein Gott, warum hast du mich verlassen?
                  Introduzione: Largo e Cantabile
                  Nr. 5: Adagio: Jesus rufet: Ach mich Dürstet!
                  Nr. 6: Lento: Es ist vollbracht
                  Nr. 7: Largo: Vater, in deine Hände empfehle ich meinen Geist
                  Il Terremoto (Das Erdbeben): Presto e con tutta la forza - Er ist nicht mehr


         *Lehen aldiz interpretaturiko obra / Obra interpretada por primera vez

                                     Andoni Mercero
                                     kontzertinoa / concertino


                                     Andreas Spering
                                     zuzendaria / director

                                     Elena de la Merced
                                     sopranoa / soprano

                                     Maite Arruabarrena
                                     mezzosopranoa / mezzosoprano

                                     Mikeldi Atxalandabaso
                                     tenorea / tenor

                                     Fernando Latorre
                                     baxua / bajo

                                     Capilla Peña Florida
                                     (Zuz./Dir. Jon Bagüés)
Egitarauari oharrak
Notas al Programa

Sinfonía nº 4 en do menor, D 417 “Trágica”
Franz Schubert
Viena, 31 de enero de 1797 – Viena, 19 de noviembre de 1828

«Urtero, gure eguneroko kontzertuetan, Haydn eta Mozarten sinfoniak eta, geroago,
Beethovenen lehenengo biak […] maiztasunez jotzen ziren”, bere garaiko Vienako
Konvikteko (udal ikastetxeko) musika-praktikari buruz Holzapfelek idatzi zuenez; Franz
Schubert bertan ibili zen ikasle. Horiek izan ziren, bada, logika onari lotuz, Burutu gabearen
egileak bere musika-mintzaira ontzeko lehenengo konposizio sinfonikoetan baliatutako
ereduak bere sormen-talentua ikuspegi intimo eta pertsonalagoetan barrena garatu baino
lehen.

Schubertek hemeretzi urte zituen eta, 1816ko apirilaren 27an, bere Laugarren sinfonia
amaitu zuen Vienan. Laibachen musika-irakasle postua ez lortzeak sortutako nahigabeak ez
zion eragotzi sormen-aldi biziki oparoan murgiltzea: aldi horretan, ehun bat lieder sortu
zituen, abesbatza-lanak (Stabat Mater bat Klopstock testu batean oinarrituz), ganbera-
orriak eta hizpidea jarri digun partitura, musikagileak gero “Tragiko” deitutakoa, antza
denez haren aurreko hiru sinfonien giro baikor eta patxadatsutik haraindi joateko nahia
adierazi asmoz. Bestalde, Schuberten urte horretako egunkarian gordetako orriek,
musikagile gazteak Mozart eta Beethovenekin sentitzen zuen mirespena berresten dute, eta
oso litekeena da ere, sinfonia berrirako aukeratutako do minorreko tonalitatearen bidez,
tonalitate bereko Beethovenen Bosgarrena eta Coriolanoko obertura gogora ekarri nahi
izatea.

Lehenengo mugimendua Adagio molto batez hasten da, dotorea eta etsia. Brigitte Massinek
Mozarten K. 477 Hileta-musika masonikoarekin parekatu du; luze gabe Allegro vivace
batean amaitzen da, eta bere dinamismoak antzekotasunak ditu Beethovenen 4. Kuartetoa
op. 18ko mugimendu berdintsuarekin. Urte batzuk geroago 2. Impromptu op. 142an
berragertuko den antzeko doinu fin batez, Schubertek samurtasun eta bizitasun emozional
handiko Andante bat prestatu zuen. Instrumentazio murritzak (bi tronpa, tronboiak eta
tinbalak desagertu egiten dira) mugimenduaren intimitatea bultzatzen du, sekzio nagusiak
baizik ez hautsia. Menuetto. Allegro vivace oin-oharra duten arren, hirugarren mugimendu
laburrak benetako scherzo ezaugarriak dauzka, adibidez, bere Beethovenen kutsuko
sforzandos sarkorrak talka egiten du bere trio bareko giro kantariarekin. Motibo bizi eta
isurkorrekin sonata-forman eratuta, bukaerako Allegro dotoreak obrari dimentsio “tragikoa”
itzuli nahi dio, bere hasierako mugimenduko animazio bortitzari berriro helduz. Massinen
iritziz, berriz, “oldarra, gazte-oldarra gailentzen da betiere”.

Do minorreko 4. sinfonia ez zuten 1849ko azaroaren 19 arte estreinatu, egilea hil eta hogei
urte baino geroago.



“Cada año, en nuestros conciertos cotidianos, las sinfonías de Haydn y de Mozart, y más
tarde las dos primeras de Beethoven […] se ejecutaban regularmente”, escribía Holzapfel a
propósito de la práctica musical de la época en el Konvikt (colegio municipal) vienés del que
fuera alumno Franz Schubert. Y esos fueron, en buena lógica, los modelos sobre los que el
autor de la Incompleta elaboró el lenguaje musical de sus primeras composiciones
sinfónicas antes de que su genio creador pudiera desarrollarse a través de visiones más
íntimas y personales.

Schubert tiene apenas diecinueve años cuando, el 27 de abril de 1816, concluye en Viena su
Cuarta Sinfonía. La decepción al no conseguir un puesto de profesor de música en Laibach
no le impide abordar un período creativo extremadamente prolífico, en el que nacen un
centenar de lieder, obras corales (un Stabat Mater sobre texto de Klopstock), páginas de
cámara y la partitura que nos ocupa, cuyo título de “Trágica”, añadido posteriormente por el
compositor, parece manifestar un afán de trascendencia que pretende ir más allá del clima
sonriente y distendido de las tres sinfonías que la anteceden. Por otra parte, las páginas
conservadas del diario de Schubert relativas a ese año confirman la admiración que el joven
compositor profesaba a Mozart y Beethoven, y no es improbable que la tonalidad de do
menor elegida para la nueva sinfonía pretenda aludir al heroico dramatismo de las
beethovenianas Quinta y obertura de Coriolano, de idéntica tonalidad.

El primer movimiento se inicia con un Adagio molto, solemne y resignado, que Brigitte
Massin emparenta con la Música fúnebre masónica K. 477 de Mozart y que enseguida
desemboca en un Allegro vivace cuyo dinamismo presenta semejanzas con el movimiento
análogo del Cuarteto op. 18 nº4 de Beethoven. Con una delicada melodía similar a la que
reaparecerá años después en el Impromptu op. 142 nº2 elabora Schubert un Andante de
gran ternura e intensidad emocional. La reducida instrumentación (desaparecen dos
trompas, trombones y timbales) contribuye a la intimidad del movimiento, sólo rota por la
mayor urgencia de su sección central. Aunque anotado como Menuetto. Allegro vivace, el
conciso tercer movimiento tiene rasgos de verdadero scherzo, cuyos incisivos sforzandos de
impronta beethoveniana contrastan con el clima cantarín de su plácido trío. Elaborado en
forma sonata con motivos vigorosos y fluidos, el majestuoso Allegro final pretende devolver
a la obra su dimensión “trágica”, retomando la febril animación de su movimiento inicial
aunque, para Massin, “es el ardor, un ardor juvenil, el que todo lo domina”.

La Sinfonía nº 4 en do menor no sería estrenada hasta el 19 de noviembre de 1849, en
Leipzig, más de veinte años después de la muerte de su autor.


Las siete últimas palabras de Cristo en la Cruz, Hob. XX.2
Joseph Haydn
Rohrau, 31 de marzo de 1732 – Viena, 31 de mayo de 1809

En 1785, Joseph Haydn era, a sus cincuenta y tres años y pese a su aparente situación de
apartamiento en las posesiones de los Esterházy, uno de los compositores más célebres,
respetados y también solicitados de toda Europa. Prueba de ello es el peculiar encargo que,
desde la remota, rica y cosmopolita ciudad de Cádiz ―paso obligado por el que las
inmensas riquezas de América llegaban al viejo continente― se le hizo ese mismo año.
Sería Francisco Micón, marqués de Méritos, quien contactara con el músico a fin de
transmitirle la solicitud del canónigo José Sáenz de Santamaría por el que se le instaba a
componer una obra instrumental especialmente destinada a la Hermandad de la Santa
Cueva, que debería interpretarse durante los actos litúrgicos del Viernes Santo de 1787.

Según explicaría Griesinger, futuro biógrafo de Haydn, con motivo de la edición en 1801 de
la versión vocal de la obra y según palabras del propio compositor, “después de un preludio
apropiado, el obispo se subía al púlpito, pronunciaba una de las siete palabras y las
comentaba. A continuación, bajaba del púlpito y se prosternaba delante del altar. Este
intervalo de tiempo se llenaba con la música. El obispo subía al púlpito y bajaba por
segunda vez, por tercera vez, etc. y cada vez la orquesta intervenía al final del sermón. He
debido tener en cuenta esta situación en mi obra. La tarea que consistía en hacer que se
sucediesen, sin fatigar al oyente, siete Adagios cada uno de unos diez minutos, no era de
las más fáciles”.

Con tan rigurosas premisas, Haydn compone un verdadero “oratorio sin palabras” dividido
en siete secciones de proporciones similares precedidas de una introducción y coronadas
por un brevísimo Terremoto, único movimiento rápido de toda la obra. La composición debió
quedar ultimada a finales de 1786 y, aunque el estreno gaditano no se produjo hasta el 6
de abril de 1787, en marzo se llevaron a cabo interpretaciones privadas en Viena y Bonn. El
éxito de la obra fue grande y, ese mismo año, Artaria publicaba la edición orquestal original
junto con una versión reducida para cuarteto de cuerda, debida también a Haydn, y otra
pianística supervisada por él.

En 1795, de vuelta de su segundo viaje a Londres, Haydn hace un alto en Passau, en cuya
catedral escucha una versión coral de su obra realizada por el maestro de capilla Joseph
Frieberth con textos de procedencia diversa. Al músico le complace la idea y, algunos meses
después, acepta el encargo de una entidad filarmónica vienesa para hacer su propia versión
coral de la obra. Si el barón van Swieten, futuro libretista de La Creación y Las estaciones,
modifica los textos empleados por Frieberth, Haydn corrige numerosos detalles orquestales
y añade entre la cuarta y la quinta palabra una segunda Introduzione en forma de austero
interludio para instrumentos de viento. En su versión coral definitiva, Las siete últimas
palabras de Cristo en la Cruz se estrenó en Viena el 26 de marzo de 1796. Su acogida sería
aún mayor que la otorgada a la versión original para orquesta.



1785ean, Joseph Haydn, berrogeita hamahiru urte zituela eta Esterházytarren jabetzetan
ustez isolamenduan zegoen arren, Europa osoko musikagile ospetsu, errespetatu eta
eskatuenetako bat zen. Horren erakusgarri dugu Cadiz hiri urrun, aberats eta kosmopolitatik
(Amerikako aberastasun handiak kontinente zaharrera heltzeko nahitaezko igarobide) urte
horretan bertan egin zioten enkargu bitxia. Francisco Micon Meritoseko markesa jarri zen
musikariarekin harremanetan Jose Saenz de Santamaria kalonjearen eskaera hari
helaraztearren. Bertan, Santa Cueva Ermandadearentzako bereziki zuzendutako lan
instrumentala konposatzeko eskatu zion, 1787ko Ostiral Santuko ekitaldi liturgikoetan jo
beharrekoa.

Haydnen biografo izango zen Griesinger-ek azaldu zuenez, lanaren 1801eko ahots-bertsioa
argitaratzean eta, musikagilearen beraren esanetan, “preludio egoki baten ondoren,
apezpikua pulpitura igotzen zen, zazpi hitzetako bat adierazi, eta komentatu egiten zituen.
Ondoren, pulpitutik jaitsi eta ahuspeztu egiten zen aldare aurrean. Bada, denbora-tarte hori
musikaz betetzen zuten. Apezpikua pulpitura igo eta bigarrenez, hirugarrenez eta
gehiagotan jaisten zen eta, aldi bakoitzean, orkestra sermoiaren amaieran sartzen zen.
Egoera hori kontuan hartu behar izan dut nire lanean. Hamar minutu banako zazpi Adagio,
entzulea nekatu gabe, segidan jartzeko zeregina ez zen gauza erraza”.

Horrelako baldintza zorrotzak zituela, Haydnek “hitzik gabeko oratorio” peto-peto bat ondu
zuen antzeko proportziodun zazpi sekziotan zatituta, aurretik sarrera bat eta, akabera
emateko, Lurrikara labur-labur bat zuela: lan osoko mugimendu laster bakarra. Konposizioa
1786ko amaieran geratuko zen osatuta eta, Cadizeko estreinaldia 1787ko apirilaren 6 arte
jazo ez zen arren, martxoan emanaldiak egin zituzten Vienan zein Bonnen. Lanaren
arrakasta handia izan zen eta, urte horretan bertan, Artariak orkestrarako jatorrizko
bertsioa argitaratu zuen, (Haydni ere zor zaion) hari-kuartetorako bertsio murritzarekin eta
(berberak gainbegiratutako) pianorako beste batekin batera.

1795ean, Londreseko bere bigarren bidaiatik bueltan zela, Haydnek geldialdi bat egin zuen
Passaun. Bertako katedralean Joseph Frieberth kapera-maisuak bere lanarekin ondutako
abesbatza-bertsioa entzun zuen, jatorri desberdineko testuak zituela. Musikariak gustuko
izan zuen ideia eta, hil batzuk geroago, lanaren bere abesbatza-bertsioa egiteko Vienako
erakunde filarmoniko batek emandako enkargua onartu zuen. Etorkizunean Sorkuntza eta
Lau urtaroak lanen libretista izango zen Van Swieten baroiak Frieberthek baliatutako testuak
aldatu zituen; Haydnek, berriz, orkestra-detaile ugari zuzendu zituen eta, laugarren eta
bosgarren hitzaren artean, bigarren Introduzione bat gehitu zuen, haize-instrumentuetarako
interludio soil moduan. Kristoren Gurutzeko azken zazpi hitzaken behin betiko abesbatza-
bertsioa 1796ko martxoaren 26an Vienan estreinatu zuten. Eman zioten harrera are
handiagoa izan zen orkestrarako jatorrizko bertsioari egin ziotena baino.
Musika aitzaki
La música como pretexto

C. Rosen
Schubert, neurri batean, estilo erromantiko berriaren sortzaile adierazgarriena da; neurri
batean, halaber, estilo postklasikoaren ordezkari handiena da.

Schubert es, en parte, el creador más significativo del nuevo estilo romántico; en parte,
igualmente, el mayor representante del estilo postclásico.

W. Lutoslawski
Gutxik dakite Haydnek bezala entzulea musikan barrena gidatzen, gertaera garrantzitsuei
buruzko interesa erlaxazio-tarteen bidez sendotuz; musika-edukia denboran sakabanatzen
maisua zen.

Pocos saben como Haydn conducir al oyente a través de la música, reforzando mediante
zonas de relajación su interés por los acontecimientos importantes; era un maestro de la
distribución en el tiempo del contenido musical.




Gure iradokizun diskografikoa
Nuestra sugerencia discográfica

F. Schubert: Sinfonía nº 4 “Trágica”
Orquesta de Cámara de Europa.
Zuz./Dir.: Claudio Abbado.
Deutsche Grammophon, 1987.

J. Haydn: Las siete últimas palabras de Cristo en la Cruz
Nielsen, Hintermeier, Holl, Rolfe-Johnson
Coro Arnold Schoenberg.
Concentus musicus Wien.
Zuz./Dir.: Nikolaus Harmoncourt.
Teldec, 1992.


Andreas Spering, zuzendaria/director

Interpretazio historizistan adituenetarikoa da Andreas Spering. Gerd Zacher-ekinEssen-en
ikasi eta Musica Antiqua Köln delakoaren klabezinista izan zen Reinhard Goebelekin.
1996tik Brül-eko Jauregiko Kontzertuen zuzendari artistikoa da eta Capella Augustinaren
sortzaile. Opera zuzendari gisa, Essen, Halle, Kiel eta Potsdamen aritu da. Gotemburgoko
Operan Serrailoko bahiketa eta Fidelio zuzendu ditu etaAmberes eta Ganzten, berriz,
Reinaldo eta Don Giovanni. 1999an Kalsruheko Händel Jaialdiko musika-zuzendari izendatu
zuten. 2007-2008 denboraldian Luxemburgoko Grand Théâtre delakoan debuta egin zuen Le
nozze di Figaro operarekin. 2008-2009 denboraldian Sevillan aurkeztu zen zen Händelen
Giulio Cesare obrarekin. Lahtiko Orkestra Sinfonikoarekin harreman estua du eta
Gotemburgo, Stavenger eta Ambereseko orkestra sinfonikoak eta Weimarko Staatskapelle
zuzendu ditu. CPO, Naxos eta Harmonia Mundi disko etxeekin egin ditu grabaketak.
Es uno de los máximos especialistas en interpretación historicista. Estudió con Gerd Zacher
en Essen y fue clavecinista de Musica Antiqua Köln con Reinhard Goebel. Desde 1996 es
director artístico de los Conciertos del Palacio de Brühl y fundador de la Capella Augustina.
Como director de ópera ha actuado en Essen, Halle, Kiel y Potsdam. Ha dirigido El rapto en
el serrallo y Fidelio en la Ópera de Gotemburgo y Rinaldo y Don Giovanni en Amberes y
Gante. En 1999 fue nombrado director musical del Festival Händel de Karlsruhe. En la
temporada 2007-2008 debutó en el Grand Théâtre de Luxemburgo con Le nozze di Figaro.
En la temporada 2008-2009 se presentó en Sevilla con Giulio Cesare de Händel. Desarrolla
una relación muy estrecha con la Orquesta Sinfónica de Lahti y ha dirigido las orquestas
sinfónicas de Gotemburgo, Stavanger y Amberes y Staatskapelle de Weimar. Ha realizado
grabaciones para CPO, Naxos y Harmonia Mundi.


Elena de la Merced, sopranoa/soprano

Kantu-ikasketak egin zituen Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan Felisa
Navarro eta Ana Luisa Chovarekin. Bere kantu-ikasketak eta errepertorioa G. Souzay, M.
Zanetti, E.Obraztsova eta D. Baldwinekin borobildu zituen. 1995ean, J. Aragall Nazioarteko
Kantu Lehiaketan saritua izan zen eta, 1998an, Viñas Lehiaketa irabazi zuen. 1997an,
Vienako Kammeroper-en hasi zen Carolina moduan Il matrimonio segreton. Bi urtez jarraian
Bregenzeko Jaialdian parte hartu zuen Un ballo in mascherako Oscar-en rola jokatuz.
2002an Jaialdira gonbidatu zuten berriz ere, La Bohèmeko Musetta egiteko. Peter Maag,
Marcello Viotti, Marco Armiliato eta Christophe Rousseten zuzendaritzapean lan egin du,
besteak beste. Bere Milango Scala Antzokiko debuta Carolinaren rolean egin zuen Placido
Domingorekin batera Luisa Fernandan. Eduardo Lopez-Banzoren zuzendaritzapean,
Haendelen Amadigi kantatu zuen Salamanca eta Montpellier-en Al Ayre Español orkestra
barrokoarekin.

Realizó estudios de Canto en el Conservatorio Superior de Música de Valencia con Felisa
Navarro y Ana Luisa Chova. Perfeccionó sus estudios de canto y repertorio con G. Souzay,
M. Zanetti, E. Obraztsova y D. Baldwin. En 1995 fue premiada en el Concurso Internacional
de Canto J. Aragall y en 1998 ganó el Concurso Viñas. En 1997 debutó con la Kammeroper
de Viena como Carolina en Il matrimonio segreto. Durante dos años consecutivos participó
en el Festival de Bregenz interpretando a Óscar de Un ballo in maschera. En 2002 fue de
nuevo invitada al Festival como Musetta en La Bohème. Ha trabajado bajo la dirección de
Peter Maag, Marcello Viotti, Marco Armiliato y Christophe Rousset, entre otros. Hizo su
debut en el Teatro alla Scala de Milán como Carolina en Luisa Fernanda junto a Plácido
Domingo. Con la orquesta barroca Al Ayre Español, bajo la dirección de Eduardo López-
Banzo, cantó Amadigi de Haendel en Salamanca y Montpellier.


Maite Arruabarrena, mezzosopranoa/mezzosoprano

Errenterian (Gipuzkoa) jaioa, bere musika-heziketari Jose Luis Ansorenarekin eta Andra
Mari abesbatzarekin ekin zion eta, bertan, bakarlari aritu zen ugari. Donostiako Goi-mailako
Kontserbatorioan eta Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan ikasi zuen. 1987an, Kataluniako
La Capella Reial taldean hasi zen partaide, Jordi Savallek zuzenduta. Antzinako musika
jotzen duten hainbat talderekin aritu da lankidetzan, adibidez, La Capilla Peñaflorida,
Neocantes, Al Ayre Español eta Accentus Austria., Euskal Herriko Unibertsitatean
Psikologiako Lizentziatura eskuratu ondoren, Italian borobildu zituen bere musika-ikasketak
Claude Thiolas maisuarekin. 1989an, Lehenengo Saria lortu zuen kantarientzako Toti Dal
Monte Nazioarteko Lehiaketan (Trevison) eta, harrezkero, opera oratorio eta errezitalekin
txandakatzen du. 2001etik Musikeneko Kantu Irakaslea da (Euskal Herriko Goi Mailako
Musika Ikastegia).

Nacida en Rentería (Guipúzcoa), inicia su formación musical con José Luis Ansorena y la
coral Andra Mari, donde desarrollará una intensa actividad como solista. Estudia en el
Conservatorio Superior de San Sebastián y en la Escuela de Canto del Orfeón Donostiarra.
En 1987 entra a formar parte del grupo La Capella Reial de Cataluña, dirigida por Jordi
Savall. Ha colaborado con diversos grupos dedicados a la interpretación de música antigua
como La Capilla Peñaflorida, Neocantes, Al Ayre Español y Accentus Austria. Tras obtener la
licenciatura en Psicología por la Universidad del País Vasco perfecciona sus estudios
musicales en Italia con el maestro Claude Thiolas. En 1989 obtiene el Primer Premio en el
Concurso Internacional para cantantes Toti Dal Monte en Treviso y desde entonces
compagina la ópera con el oratorio y los recitales. Desde 2001 es Profesora de Canto en
Musikene (Centro Superior de Música del País Vasco).


Mikeldi Atxalandabaso, tenorea/tenor

Ikasketak bere jaioterria den Bilbon eta Donostian burutu eta 2001ean “Manuel Ausensi”
lehiaketan saritua izan zen. Opera ugaritan abestu du, besteak beste, Don Carlo eta Don
Sebastiano (Arriaga Antzokia), Der Rosenkavalier, Salome eta Tosca (OLBE), Rigoletto
(Donostiako Musika Hamabostaldia), L’occasione fa il ladro (Gran Teatre del Liceu), Lucia di
Lammermoor eta La Rondine (Oviedoko Opera) eta Gianni Schicchi eta Zaldun zekena
(Tenerifeko Opera Jaialdia). Bremengo MusikFest eta Mantuako Mozart Jaialdian aritu da.
2008-2009 denboraldian Ariadne auf Naxos, El Retablo de Maese Pedro, Les Mamelles de
Tirésias, Turandot eta Tosca operetan paperak egin ditu besteak beste. Oratorioari
dagokionez, Pucciniren Aintza Meza, Mozarten Meza don KV 259 eta Requiema, Rossiniren
Stabat Mater eta Meza nagusi txikia, Händelen Mesias, Brittenen San Nicolas eta Franz
Liszten Fausto Sinfonia interpretatu ditu.

Comenzó sus estudios en su ciudad natal, Bilbao, y en San Sebastián, siendo premiado en
el concurso “Manuel Ausensi” en 2001. Ha cantado un gran número de óperas, entre otras,
Don Carlo y Don Sebastiano (Teatro Arriaga), Der Rosenkavalier, Salome y Tosca (ABAO),
Rigoletto (Quincena Musical de San Sebastián), L’occasione fa il ladro (Gran Teatro del
Liceo), Lucia di Lammermoor y La Rondine (Ópera de Oviedo) y Gianni Schicchi y El
caballero avaro (Festival de Ópera de Tenerife). Ha participado en el MusikFest de Bremen y
el Festival Mozart de Mantua. En la temporada 2008-2009 cantó Ariadne auf Naxos, El
Retablo de Maese Pedro, Les Mamelles de Tirésias, Turandot y Tosca, entre otros títulos. En
oratorio interpreta la Misa de Gloria de Puccini, Misa en Do KV 259 y Réquiem de Mozart,
Stabat Mater de Rossini, Pequeña Misa Solemne de Rossini, Mesías de Haendel, San Nicolás
de Britten y Sinfonía Fausto de Franz Liszt, entre otros.

Fernando Latorre, baxua/bajo

Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioan eskuratu zituen Kantu, Konposizio, Orkestrazio eta
Musika Pedagogiako goi-mailako tituluak. Aldi berean, piano- eta biola-ikasketak egin
zituen. 1992an, Milanera aldatu zen ahots-teknika hobetzera. F. Corelli, J. Aragall, M. Reale
eta A. Kraus-ekin zabaldu zituen ikasketak. 1995/1996 denboraldian Milango Scala
Antzokiko Abesbatza Filarmonikoko partaide hasi zen. Opera-arloan, berrogeita hamarretik
gora obratan kantatu zuen. Jarduera hori kontzertu-, oratorio- eta errezital-
arizalearenarekin txandakatzen du eta, horietan, I. Barredo piano-jolearekin izandako
lankidetza da nabarmentzekoa. Gehienetan errepertorio garaikideari heltzen dio: De
Pabloren Tarde de poetas, Ibarrondoren Zuk zer dezu eta Baladaren Hangman, Hangman.
Oraindik orain, C. Halffter-en Don Quijote eta Lázaro operak kantatu ditu. Bere grabazioen
artean, nabarmentzekoak ditu Halffter-en Don Quijote (Glossa), Cantar de Alma (Arsis) eta
Guridiren El Caserío (Naxos).

Obtiene los títulos superiores de Canto, Composición, Orquestación y Pedagogía Musical en
el Conservatorio Superior de Bilbao. Simultáneamente realiza estudios de Piano y Viola. En
1992 se traslada a Milán donde perfecciona la técnica vocal. Amplía estudios con F. Corelli,
J. Aragall, M. Reale y A. Kraus. En la temporada 1995/96 entra a formar parte del Coro
Filarmónico del Teatro alla Scala de Milán. En el campo operístico ha cantado más de
cincuenta títulos. Alterna esta actividad con la de intérprete de concierto, oratorio y recital,
donde destaca su colaboración con la pianista I. Barredo. Aborda habitualmente el
repertorio contemporáneo: Tarde de poetas de De Pablo, Zuk zer Dezu de Ibarrondo y
Hangman, Hangman de Balada. Recientemente ha cantado las óperas Don Quijote y Lázaro
de C. Halffter. Entre sus grabaciones destacan Don Quijote de Halffter (Glossa), Cantar de
Alma (Arsis) y El Caserío de Guridi (Naxos).


Capilla Peñaflorida

1985ean sortu zen Jon Bagüés musikologoaren ekimenez, Euskal Herrian musikaren
Ilustrazioa bultzatu zuen Xabier María de Munibe, Peñafloridako Kontearen jaiotzaren
bigarren mendeurrena betetzearekin batera.Ondare historikoa ezagutzea ematea helburu
harturik, José de Torres, Juan García de Salazar, Juan de Anchieta, Juan Francés de
Iribarren, Sebastián Durón eta Fray José de Larrañagari eskainitko monografikoak
interpretatu ditu. Eduardo López Banzo, Fabio Biondi, Fabio Bonizzoni, Christophe Coin,
Federico María Sardelli edo Ottavio Dantone bezalako zuzendariekin aritu da lankidetzan eta
jaialdi garrantzitsuenetan esku hartu du. Peñaflorida Kaperak lan diskografiko garrantzitsua
burutu du, ELKAR, Auvidis, Almaviva, GAM, Glissando, Naxos, K617 eta NB disko
etxeentzako grabaketak egin dituelarik. 2009 urtera arte Josep Cabré izan du zuzendari
artistiko eta musikala, ardura hori egun zuzendaria duen Jon Bagüésekin partekatu zuelarik.

Nace en 1985 por iniciativa del musicólogo Jon Bagüés, coincidiendo con el bicentenario de
la muerte de Xabier María de Munibe, Conde de Peñaflorida, impulsor de la Ilustración
musical en el País Vasco. José Rada fue su primer director. En su objetivo de dar a conocer
el patrimonio histórico ha interpretado monográficos dedicados a José de Torres, Juan
García de Salazar, Juan de Anchieta, Juan Francés de Iribarren, Sebastián Durón y Fray
José de Larrañaga.Ha colaborado con directores como Eduardo López Banzo, Fabio Biondi,
Fabio Bonizzoni, Christophe Coin, Federico María Sardelli y Ottavio Dantone y participado en
los más prestigiosos festivales. La Capilla Peñaflorida ha desarrollado una intensa actividad
discográfica grabando para ELKAR, Auvidis, Almaviva, GAM, Glissando, Naxos, K617 y NB.
Hasta 2009 Josep Cabré ha sido su director artístico y musical, en responsabilidad
compartida con Jon Bagüés, su actual director.
Donostia-San Sebastián
Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono

Apirilak 22-26 de abril, 2010

R. Gerhard
Don Quijote. Danzas
K. Szymanowski
Sinfonía nº4, “Concertante”
A. Zemlinsky
La Sirenita

Andrey Boreyko, zuzendaria / director
Ewa Kupiec, pianoa / piano

Miramongo Matinéeak
Matinées de Miramón

Martxoak 27 de marzo, 2010
Iruñeako Orfeoiaren Eskolania
Escolanía del Orfeón Pamplonés
Obra erlijioso eta profanoak
Obras religiosas y profanas

Apirilak 17 de abril, 2010
Octeto Clásico
Beethovenetik hasi eta Berwalderaino
De Beethoven a Berwald

Musika Familian
Conciertos en Familia

Martxoak 27 de marzo, 2010
Orkestraren egoitza/Sede de la Orquesta, 18.00h
Haydn... bizitza oso bat
Haydn... toda una vida
Orquesta de Euskadi (orquesta clásica)
Ortzai Antzerki Eskola
Natalia González, pianoa/piano
Fermín Villanueva, biolontxeloa/violoncello
Iker Sánchez, director/zuzendaria


Bilbao

Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono
Apirilak 14 de abril, 2010

R. Schumann
Sinfonía nº2
J. Brahms
Sinfonía nº2

Lawrence Foster, zuzendaria/director



Vitoria-Gasteiz

Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono
Apirilak 15 de abril, 2010

R. Schumann
Sinfonía nº2
J. Brahms
Sinfonía nº2

Lawrence Foster, zuzendaria/director

Musika Familian
Conciertos en Familia

Martxoak 26 de marzo, 2010
Teatro Principal Antzokia, 19.00h
Haydn... bizitza oso bat/Haydn... toda una vida
Orquesta de Euskadi (orquesta clásica)
Ortzai Antzerki Eskola
Natalia González, pianoa/piano
Fermín Villanueva, biolontxeloa/violoncello
Iker Sánchez, director/zuzendaria



Pamplona-Iruñea

Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono
Apirilak 28 de abril, 2010

R. Gerhard
Don Quijote. Danzas
K. Szymanowski
Sinfonía nº4, “Concertante”
A. Zemlinsky
La Sirenita

Andrey Boreyko, zuzendaria / director
Ewa Kupiec, pianoa / piano

								
To top