Docstoc

formato RTF 208_16 KB - Orquesta Sinfónica de Euskadi

Document Sample
formato RTF 208_16 KB - Orquesta Sinfónica de Euskadi Powered By Docstoc
					Bilbao
Esku programa
Programa de mano
Apirilak 14 de abril 2010
20’00 h.
Concierto nº 2379 kontzertua
Lankide/Colabora: EL CORREO




Vitoria-Gasteiz
Esku programa
Programa de mano
Apirilak 15 de abril 2010
20’00 h.
Concierto nº 2380 kontzertua
Lankide/Colabora: EL CORREO




Gaurko kontzertua / El concierto de hoy


Bizitza paraleloak. Schumann eta Brahmsen obra sinfonikoek hainbat puntu dituzte komunean. Agerikoena, berriz, bi egileek
lau sinfonia sortu zituztela. Gainera, bi-biek ere nolabaiteko zalantzaz eta beldurrez aurre egin zioten genero honi. Schumann
orkestra gutxi ezagutzeak beldurtu zuen; Brahms, berriz, adibide beethovendarra erdiets ezinari buruzko zuhurtasunak. Nolanahi
ere, bi-bien Bigarrenei sosegua eta lasaitasuna darie, beharbada beren lehen erronka sinfonikoaren arrakastaren ondorioz.

Vidas paralelas. Las obras sinfónicas de Schumann y Brahms tienen diversos puntos en común. El más evidente es que
ambos autores compusieron cuatro sinfonías. Además, los dos llegaron a enfrentarse a este género con cierto titubeo y temor.
A Schumann le cohibió su escasa familiaridad con la orquesta, a Brahms su cautela ante el inalcanzable ejemplo
beethoveniano. Sea como fuere, sus respectivas Segundas están marcadas por una serenidad y una distensión otorgadas
quizá por el éxito de su primer desafío sinfónico.


Euskadiko Orkestra etengabean ari da albisteak sortzen eta orain oso erraza da honen jardueraren
berri zehatza izatea edukien sindikazioaren bidez: www.euskadikoorkestra.es gure webguneko
Aktualitatea, Musika Gela eta Prentsa ataletan aurkituko dituzun RSS berri-ataletako batean
harpidetu eta unean uneko informazioa izango duzu beti.

La Orquesta de Euskadi no deja de generar noticias y ahora resulta muy sencillo estar al día de
su actividad a través de la sindicación de contenidos: subscríbete a cualquiera de nuestros tres
canales de RSS que encontrás en los apartados Actualidad, Aula de Música y Prensa de nuestra
página web www.euskadikoorkestra.es y estarás siempre puntualmente informado.



Testuak / Textos: Juan Manuel Viana/Stefano Russomanno
Egitaraua/Programa


     I
     Robert Schumann (1810-1856)
     Sinfonía nº 2 en do mayor, opus 61 [36’]
            I.   Sostenuto assai-un poco vivace-Allegro ma non troppo
           II.   Scherzo. Allegro vivace
          III.   Adagio espressivo
          IV.    Finale: Allegro molto vivace


     II
     Johannes Brahms (1833-1897)
     Sinfonía nº2 en re mayor, opus 73 [42’]
            I.   Allegro non troppo
           II.   Adagio non troppo
          III.   Allegretto gracioso (Quasi andantino)
          IV.    Allegro con spirito




                                    Bernhard Hartog
                                    kontzertinoa / concertino


                                    Lawrence Foster
                                    zuzendaria / director
Egitarauari oharrak
Notas al Programa

Sinfonía nº 2 en do mayor, opus 61
Robert Schumann
Zwickau, 8 de junio de 1810 - Endenich, Bonn, 29 de julio de 1856


1840 izan zen lieden urtea (Liederkreis, op. 24 ziklotik Belsatzar, op. 57ra) eta 1842, berriz,
ganberako musikarena izango litzateke (hiru harirako kuarteto, op. 41, kintetoa, op. 44 eta
pianorako kuartetoa, op. 47 sortuz); 1841, ordea, Schumannen biografia ziklotimikoan
kokatu behar dugu (sormen-leherketetarako joera bizia). “Udaberria” 1. Sinfonia, op. 38ri
ondorengoak jarraitu zitzaizkion: La minorreko fantasia, gero Pianorako kontzertua, op.
54ren lehenengo mugimendu bihurtua, Obertura, Scherzo eta Finale, op. 52 triptikoa eta Re
minorreko sinfonia (4. Sinfonia, op. 120 berrizendatuko zenaren lehenengo bertsioa).

Horrek esan nahi du bigarrena deitutakoa, benetan, hirugarren sinfonia dela Schumannen
katalogoan, ernatze-kronologiari hertsiki lotzen bagatzaizkio. Musikariak bere lehengo bi
sinfoniak ontzen izandako lastertasunaren kontrako aldean, Bigarrena nekez, zalantzaz
josita eta jada bere amaiera tragikoa iragartzen zuen nerbio-depresio baten ondorioen
mende osatu zuen eta, ia urtebetez luzatu, 1845eko abenduan Dresden idatzitako
zirriborroetatik 1846ko urrian orkestrazioari akabera eman arte, bitartean egilea barne-
belarriko burrunba moduko batez kexu zela.

“Sinfonia berri gehienak gero eta gehiago dira obertura baten estilora eroriak, batez ere
lehenengo mugimenduak. Mugimendu mantsoak kendu ezin direlako soilik daude hor.
Scherzoek ez dute horretatik ezer, izena baizik. Azken mugimenduek ez dakite jada
aurrekoek zer biltzen duten”. Era horretan kexatu zen Schumann 1839an arlo horretako
Beethovenen partitura iraultzaileak desagertu ondoren sinfoniaren generoak jo zuen krisi
sakonaren harira. Musikari saxoia Bonneko musikariaren itzal itzelak atzean uzteko balioko
zuen bide berri bat irekitzen saiatu zen, mugimenduen artean erlazio tematikoen prozedura
bat baliatuz, “Udaberria”n jada probatutakoa baina Bigarrenan bizitasun berezia hartuko
zuena. Horrenbestez, lehenengo mugimenduko eta bukaerako ezin besteko gaiak sarreran
bertan agertzen dira, eta burutzapen-mugimenduak lehenengo denborako motibo-
materialari egingo dio erreferentzia. Laneko askotariko sekzioak lotzen dituzten elementu
komunen bidez batasun orokorra bilatzearen teknika ohiko bihurtuko zen Schumannen
oinordetza sinfonikoan eta bere adiskide eta begiko Johannes Brahmsen geroko orkestra-
eskrituran eragingo zuen.

1. Sinfonian bezala, sarrera mantso eta dotorea (Sostenuto assai), metalek goxotasunez
adierazia eta hariek sostengatua, jarraituko zaion guztiaren txinparta sortzailea izango da,
eta mugimendu bakoitzean berragertuko da Allegro ma non troppo moduan adierazia, baita
mugimendu bikoitien amaieran ere. Schumannek hasierako segmentu hori, ohi ez bezala
erritmo obsesiboen bidez iskanbilatsua, bizia eta asaldatua, “gatazkatsu eta temati”tzat jo
zuen, musikariak bere buru ezegonkorraren kontra eramandako borrokaren isla beharbada.
Perpetuum mobile moduan, Scherzo suharra (Allegro vivace) hiru trio kontrastaturen
presentzia komunaren (eta ezohikoaren) bidez dago parekatuta “Udaberria”renarekin:
lehenengoa izaera arinekoa da eta bigarrena, berriz, Mendelssohnen kutsuko
instrumentazioduna.

Adagio espressivo iluna, karga poetiko ukaezinez hornitua eta hiru zatiz eraikia,
konposizioaren bihotz emozionala da zalantzarik gabe. Etsiaren eta malenkoniatsuaren
artean nonbait, bere giro patxadatsuak (hariek eramana eta, tarteka, oboearen kantu
kexatiaz koloreztatua) lirismo bizi eta malenkoniatsuko sekuentziak aurrez eratzen ditu. Oso
egitura librekoa, Allegro molto vivaceak Florestan Eusebio mendean hartzen erakusten du,
alegia, Schumann kementsu eta bizia barnerakoia eta depresiboa azpiratzen. Garaipen hori
fanfare-soinu pozgarriz eta Beethovenen oihartzun garbien artean heltzen da. Hasierako
mugimenduaren garapenean bezala, kontrapuntuko pasarteak nabarmentzen dira: «Jo
maiztasunez maisu handien fugak», idatzi zuen Schumannek pixka bat geroago Gaztarorako
albuma, op. 68aren eranskinean eta, «batez ere, Johann Sebastian Bachenak». Izan dadila
Klabe ondo tenperatua zure eguneroko ogia. Hartara, musikari baliotsua izatera helduko
zara”.

Norvegiako Oscar I erregeari dedikatua, Schumannen Do maiorreko 2. Sinfonia, op. 61
Leipzigeko Gewandhausen estreinatu zuten 1846ko azaroaren 5ean, Felix Mendelssohnen
eskutik; hain zuzen, berak eman zuen ezagutzera “Udaberria” Sinfonia areto berean bost
urte lehenago.


Si el año 1840 fue el año del lied (del ciclo Liederkreis, op. 24 a Belsatzar, op. 57) y 1842
sería el de la música de cámara (con la creación de los tres cuartetos de cuerda, op. 41, el
quinteto, op. 44 y el cuarteto con piano, op. 47), 1841 ha de inscribirse en la ciclotímica
biografía schumanniana, tan dada a intensas explosiones de creatividad, como el “año
sinfónico”. A la Sinfonía nº 1 “Primavera”, op. 38 seguirían la Fantasía en la menor,
convertida más adelante en el primer movimiento del Concierto para piano, op. 54, el
tríptico Obertura, Scherzo y Finale, op. 52 y la Sinfonía en re menor (primera versión de la
que luego sería rebautizada como Sinfonía nº 4, op. 120).

Esto quiere decir que la numerada como segunda es, en realidad, la tercera sinfonía en el
catálogo de Schumann, según la estricta cronología de su gestación. Contrariamente a la
rapidez con el músico acometió la elaboración de sus dos sinfonías anteriores, la
composición de la Segunda, laboriosa, dubitativa y sometida a las secuelas de una
depresión nerviosa que ya dejaba presagiar su trágico final, se extendió durante casi un
año, desde los bocetos escritos en Dresde en diciembre de 1845 hasta el término de su
orquestación en octubre de 1846, al tiempo que el autor se quejaba constantemente de una
especie de zumbido en su oído interno.

“La mayoría de las nuevas sinfonías sucumben cada vez más al estilo de una obertura,
sobre todo los primeros movimientos. Los movimientos lentos están ahí sólo porque no
pueden suprimirse. Los scherzos no tienen de eso más que el nombre. Los movimientos
finales ya no saben lo que contienen los precedentes”. De esta forma se lamentaba
Schumann, en 1839, de la profunda crisis en que se había sumido el género sinfónico tras la
aparición de las revolucionarias partituras de Beethoven en este terreno. El músico sajón
intentará abrir una nueva vía que permita dejar atrás la imponente sombra del músico de
Bonn mediante un procedimiento de relaciones temáticas entre movimientos, ya ensayado
en la Sinfonía “Primavera”, pero que en la Segunda cobrará especial intensidad. Así, los
temas esenciales del primer movimiento y del Finale resuenan ya en la introducción, y el
movimiento conclusivo hará alusión al material motívico del tiempo lento. Una técnica, la de
buscar una unidad global a través de elementos comunes que liguen las diversas secciones
de la obra, que se hará habitual en el legado sinfónicó de Schumann y que llegará a influir
en la futura escritura orquestal de su amigo y protegido Johannes Brahms.

Como en la Sinfonía nº 1, la lenta y solemne introducción (Sostenuto assai) ―enunciada
con dulzura por los metales y sostenida por las cuerdas― constituye la célula generadora de
todo lo que seguirá, reapareciendo en la coda del movimiento, marcado como Allegro ma
non troppo, y en el final de los movimientos pares. Schumann definió a este segmento
inicial, desusadamente turbulento, febril y agitado por ritmos obsesivos, como “conflictivo y
obstinado”, reflejo quizá de la lucha sostenida por el músico contra su inestabilidad mental.
A modo de perpetuum mobile, el exaltado Scherzo (Allegro vivace) se emparenta al de la
“Primavera” por la común ―y anómala― presencia de dos tríos contrastados: de carácter
ligero el primero y de instrumentación mendelssohniana el segundo.

Provisto de una inefable carga poética, el sombrío Adagio espressivo, de construcción
tripartita, constituye indudablemente el corazón emocional de la composición. Entre
resignada y nostálgica, su atmósfera serena ―encomendada a las cuerdas y coloreada,
ocasionalmente, por el quejumbroso canto del oboe― prefigura secuencias de un intenso y
melancólico lirismo, diríase casi mahleriano. De estructura muy libre, el Allegro molto vivace
presencia la inapelable victoria de Florestán sobre Eusebio; es decir, del Schumann enérgico
y vital sobre el ensimismado y depresivo. Una victoria que llega entre jubilosos sones de
fanfarria y ecos inconfundiblemente beethovenianos. Como en el desarrollo del movimiento
inicial, sobresale la presencia de pasajes contrapuntísticos: “Toca asiduamente las fugas de
los grandes maestros”, escribirá Schumann poco después en el apéndice al Álbum para la
juventud, op. 68, “y, sobre todo, las de Johann Sebastian Bach. Que El clave bien
temperado sea tu pan de cada día. Y así llegarás a ser un músico valioso”.

Dedicada al rey Oscar I de Noruega, la Sinfonía nº 2 en do mayor, op. 61 de Schumann fue
estrenada en la Gewandhaus de Leipzig, el 5 de noviembre de 1846, por Felix Mendelssohn,
quien ya diera a conocer en la misma sala, cinco años antes, la Sinfonía “Primavera”.




Sinfonía nº 2 en re mayor, opus 73
Johannes Brahms
Hamburgo, 7 de mayo de 1833 - Viena, 3 de abril de 1897

1876an burututako 1. Sinfoniaren giro dramatiko, ilun eta sutsuaren aurrean, Brahmsen
Bigarren Sinfonia hurrengo urteko udan izan zen idatzia, eta inspirazio askoz patxadatsu eta
alaiagoa erakusten du. Orkestrazio gardenak eta tarteka pastorala den giroak Clara
Schumannek lan honetan antzemandako baikortasun argitsua berresten dute; Brahmsen
sinfonia-ziklo osoko maitagarriena eta xaloena da, bere egileak bestela iritzi zion arren.
Lehenengoak, amaierako ereserki-moduko une gorenean, Beethovenen Bederatzigarrena
ekartzen du gogora; Bigarrena, berriz, Brahmsek bere jainko txiki miretsiaren “Pastoral”
Sinfoniari emandako erantzuntzat jo zen.

Brahms bere Pörtschacheko udako egonaldian hasi zen 2. Sinfonia ontzen (69, 70, 71 eta
72 op. zenbakiko bildumak osatzen dituzten lieden garaikide). Pörtschach Wörtherseeren
ipar-ertzeko herri txiki bat da Karintiako eskualdean, Austria hegoaldean eta Esloveniako
egungo mugatik oso hurbil; bada, orduan joan zen hara lehenengo aldiz eta bere udako
aterpe gogokoenetako bat izan zen (geroago Thun bezala); izan ere, hurrengo bi urtean
hara itzuliko zen eta bertan prestatu zuen biolinerako bere kontzertu bakarra, baita biolin
eta pianorako bere lehenengo sonata ere. Azken honetan bezala, lan sinfoniko berriari giro
ameslari berdina dario, baita lirismo bizia eta Brahmsek bere-berea duen malenkonia oso
berezi eta goxoa ere.

Hasierako Allegro non troppo luzea diskurtso zabal, kontrastatu, naturala eta benetan
doinu-aberastasun bikainekoa ontzeko musikariaren gaitasunaren erakusgarria da,
erreferentziatzat konposizioa irekitzen duen hari grabeak eramandako hiru notako motiboa
hartuz (re- do sostenitua – re); haren oihartzunak mugimenduaren motibo sekundario
guztiak zipriztintzen ditu. Ohi ez bezala, Brahmsek bere sonata-forma bi gai nagusiren bidez
soilik egituratzen du: lehenengoa, tronpek emana eta, bigarrena, berriz, lirismo hunkigarriz
jantzitako biolen       eta   biolontxeloen   hotsak.   Garapenaren    laburpen    erlatiboak,
berragerpenaren aniztasunak eta tronparen solo luze batek mugatutako kodaren ezohiko
zabaltasunak (pizzicatidun vals zoragarri bat ere tartean, inondik ere bere adiskide on
Johann Strauss semearen gustuko beharko zuena) Brahmsen eskritura zein orijinala den eta
konbentzioei zein gutxi atxikitzen zaien berresten dute. Kontrapuntuz joritasunez ondua eta
hiru zatiko lieda bailitzan antolatua, gogoeta isuriko Adagio non troppoak partituraren izaera
bukolikoa uzten du agerian, txorien kantu estilizatuak diruditela, zurek frasea dezaten tarte
zabala uzten duen orkestrazio fin baten bidez. Rostanden iritziz, lehenengo atala,
biolontxeloen kantu malenkoniatsu eta mingarri bat, “Brahmsen lumatik ateratako esaldi
ederrenetako bat da segur aski".
Luzera laburragokoa, Allegretto graziosoak Schumannek hain gustuko zuen hiru trioko
scherzoaren formula errepikatzen du, rondó formara hurbilduz. Oboearen pastoral-kantuak
biolontxeloen pizzicati arinen gainean transmititzen bide duen amets finak talka egiten du
era iskanbilatsuagoan nabarmendutako Mendelssohnen kutsuko aurrekariak dituen eta
maitagarrien giro batean murgildutako sekzio bikoitiekin. Bere orkestrazioaren
gardentasunak eta etengabeko erritmo-aldaketak (3/4, 2/4, 3/8, 9/8) ia koreografikoa den
mugikortasuna eta arintasuna ematen diote zati horri. Sonata formaz hasierako
mugimenduan bezala, amaierako Allegro con spiritok haren kontraste-aberastasuna dakar
berriz ere, baina motibo-kopurua handitu gabe, bi baititu funtsean: harien hasierako sotto
voce misteriotsu bat eta klarinetearen interbentzio apainduari jarraitzen zaiona. Bigarren
honen gorentasunak aurreko sinfoniaren azken gai ospetsua dakar gogora. Koda loriatsu
batek, bere fanfare distiratsuen bidez, Toveyren ustez “Haydnen espirituaren isuria” duen
mugimendu baten alaitasun sendoa berresten du.

Brahmsen Re maiorreko 2. Sinfonia, op. 73ren estreinaldia Hans Richter-ek zuzendu zuen
Vienako Ork. Filarmonikoarekin 1877ko abenduaren 30ean. Clara Schumannek iragarri
zuenez: “Arrakasta handiagoa izango du sinfonia honekin lehenengoarekin baino”. Hala izan
zen, izan ere, Inperioko hiriburuko entzuleen artean behintzat, ¾ konpasen
ugaritasunarekin eta Mozarten zein Schuberten sorkuntza sinfoniko onenen Vienako aire
zaharra berreskuratzen bide zuten dotoreziarekin eta freskotasunarekin liluratuta.


Frente a la atmósfera dramática, sombría y apasionada de la Sinfonía nº 1, concluida en
1876, la Segunda Sinfonía de Brahms, escrita durante el verano del año siguiente, muestra
una inspiración mucha más distendida y feliz. Su orquestación transparente y su clima
ocasionalmente pastoral confirman el optimismo luminoso que Clara Schumann percibió en
esta obra, la más amable y risueña de todo el ciclo sinfónico brahmsiano, pese a la
contradictoria opinión de su autor. Si la Primera evocaba, en su hímnica apoteosis
conclusiva, el recuerdo de la Novena de Beethoven, la Segunda fue calificada enseguida
como respuesta de Brahms a la Sinfonía “Pastoral” de su reverenciado ídolo.

Brahms inició la composición de la Sinfonía nº 2 (coetánea de los Lieder que integran las
colecciones numeradas como Opp. 69, 70, 71 y 72) durante su estancia estival en
Pörtschach, pequeña localidad enclavada en la orilla norte del Wörthersee, en la región de
Carintia, al sur de Austria y muy cerca de la actual frontera eslovena, a donde acudía por
primera vez y que constituyó ―como más tarde Thun― uno de sus refugios veraniegos
predilectos, al que regresará los dos años siguientes y en donde firmará su único concierto
para violín y la primera de sus sonatas para violín y piano. Al igual que ésta última, el nuevo
trabajo sinfónico participa de su misma atmósfera soñadora, impregnada de un intenso
lirismo y de esa especialísima y dulce nostalgia tan genuinamente brahmsiana.

El dilatado Allegro non troppo inicial constituye una portentosa demostración de la habilidad
del músico para elaborar un discurso amplio, contrastado, fluido y de una riqueza melódica
verdaderamente pródiga tomando como referencia el simple motivo de tres notas (re-do
sostenido-re) que abre la composición, a cargo de la cuerda grave, y cuyo recuerdo
impregna la mayoría de motivos secundarios del movimiento. En contra de lo habitual,
Brahms estructura su forma de sonata con tan sólo dos temas principales: el primero,
expuesto por las trompas, y el segundo en la voz de violas y violonchelos, dotado de un
emotivo lirismo. La relativa concisión del desarrollo, la variedad de la reexposición y la
infrecuente amplitud de la coda, enmarcada por un extenso solo de trompa y que incluye un
delicioso vals en pizzicati ―que sin duda agradaría a su buen amigo Johann Strauss hijo―,
confirman la originalidad y escaso apego a las convenciones de la escritura brahmsiana. De
rica elaboración contrapuntística y dispuesto en forma de lied tripartito, el reflexivo Adagio
non troppo subraya el carácter bucólico de la partitura mediante una orquestación delicada
que deja amplio margen al fraseo de las maderas, que parecen citar estilizados cantos de
pájaros. Para Rostand, el primer episodio, un melancólico y doloroso canto de los
violonchelos, “es probablemente una de las más bellas frases salidas de la pluma de
Brahms”.

De curso más conciso, el Allegretto grazioso repite la fórmula de scherzo con dos tríos que
tanto gustaba a Schumann, aproximándolo a la forma rondó. La delicada ensoñación que
parece transmitir el canto pastoril del oboe, sobre los tenues pizzicati de los violonchelos,
contrasta con los acentos más turbulentos de las secciones pares, sumergidas en una
atmósfera feérica de ascendencia mendelssohniana. La transparencia de su orquestación y
los constantes cambios rítmicos (3/4, 2/4, 3/8, 9/8) otorgan a este fragmento una
movilidad y ligereza casi coreográficas. En forma sonata como el movimiento inicial, el
Allegro con spirito conclusivo recupera la riqueza de contrastes de aquél sin por ello
incrementar el número de motivos, que se reduce a dos fundamentales: un misterioso sotto
voce inicial en las cuerdas y el que sucede a la ornamentada intervención del clarinete, cuyo
carácter majestuoso evoca al célebre tema del final de la sinfonía precedente. Una coda
triunfal reafirma con sus brillantes fanfarrias la robusta alegría de un movimiento que,
según Tovey, “respira el espíritu de Haydn”.

El estreno de la Sinfonía nº 2 en re mayor, op. 73 de Brahms fue dirigido por Hans Richter a
la Filarmónica de Viena, el 30 de diciembre de 1877. Clara Schumann había pronosticado:
“Tendrá mayor éxito con esta sinfonía que con la primera”. Y así fue, al menos entre el
público de la capital imperial, seducido por la abundancia de compases de 3/4 y por esa
elegancia y frescura que parecían recuperar el viejo aliento vienés de las mejores
creaciones sinfónicas de Mozart y de Schubert.




Musika aitzaki
La música como pretexto

R. Schumann
Artean oso gaixo nagoela ondu dut sinfonia hau. Hori nabarituko da entzutean nire ustez.
Soilik azken zatian sentitu naiz berpiztuta eta, horrenbestez, lana amaituta, hobe sentitu
naiz, baina batez ere garai goibel bat dakarkit gogora.

He compuesto esta sinfonía estando aún muy enfermo. Me parece que se debe notar al
escucharla. Únicamente en la última parte me sentí renacer; y, de hecho, una vez
terminada la obra, me he sentido mejor, pero me recuerda sobre todo una época sombría.

J. Brahms
Nire sinfonia benetan malenkoniatsua da, eta hainbeste non ezingo nukeen jasan. Inoiz ez
nuen hau bezain tristerik idatzi eta, horrenbestez, nire ustez, partitura doluz jantzi beharko
da.

Mi nueva sinfonía es tan melancólica que difícilmente podrá soportarla. Nunca había escrito
nada así de triste, por lo que pienso que la partitura tendrá que vestirse de luto.




Gure iradokizun diskografikoa
Nuestra sugerencia discográfica

R. Schumann: Sinfonía nº 2
Staatskapelle de Dresde.
Director: Wolfgang Sawallisch.
EMI, 1972.
Orquesta Sinfónica de la Radio Bávara.
Director: Rafael Kubelik.
Sony, 1979.

J. Brahms: Sinfonía nº 2
Orquesta Philharmonia.
Director: Carlo Maria Giulini.
EMI, 1962.

Orquesta de Cleveland.
Director: George Szell.
Sony, 1967.
Lawrence Foster, zuzendaria/director

Lawrence Foster 1941ean jaio zen guraso errumaniarren seme. Beti izan da Enescuren
musikaren defendatzaile eta, 1998tik 2001era, Georg Enescu Jaialdiko zuzendari artistikoa
izan zen. Lawrence Foster Bartzelonako Orkestra Sinfonikoaren, Orchestre Philharmonique
de Monte Carlo, Jerusalem Symphony Orchestra, Houston Symphony Orchestra y Orchestre
de Chamber de Lausanne musika-zuzendari aritu da. Opera-zuzendari lanetan, munduko
agertoki nagusietan jardun du, eta Hanburgon maiztasunez lan egin du.

Lawrence Foster-ek Montpellier-eko Orkestra eta Opera Nazionaleko musika-zuzendari
lanetan hasi du 2009/2010 denboraldia, eta bere zortzigarren denboraldiari ekin dio
Gulbenkian Orkestrako zuzendari artistiko eta zuzendari titular moduan. Denboraldi
honetan, aipagarriak ditu Gewandhausen Orkestrarekin eta Helsinki eta Herbeheretako
Orkestra Filarmikoekin egindako kontzertuak. Gainera, Chopinen kontzertuak zuzenduko
ditu Barenboim bakarlari duela Gulbenkian eta Montecarloko Orkestra Filarmonikoarekin.
Halaber, etorkizunerako beste hainbat konpromezu du, esaterako, NDR Sinfonieorchester
Hamburg, Orchestre Philharmonique de Radio France, Residentie Orkest (Aldo
Ciccolinirekin) eta Tivoli Symphony Orchestra (Evgeny Kissinekin) zuzenduko ditu, MDR
Sinfonieorchester Leipzig-en 2010/2011 denborladiko azken kontzertuak zuzentzeaz gain.
Txekiar Filarmonikoarekin Schumannen sinfonien zikloa zuzentzean merezitako arrakastak
(Pentatone disko-etxearentzat grabatutakoa), orkestra honekin arituko da berriz ere 2011ko
udaberrian.

Aurretik aritua da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu-Denboraldian.



Nacido en 1941 en Los Angeles de padres rumanos, Lawrence Foster ha sido siempre un
gran defensor de la música de Enescu, siendo Director artístico del Festival Georg Enescu de
1998 a 2001. Lawrence Foster ha sido director musical de la de la Orquesta Sinfónica de
Barcelona, Orchestre Philharmonique de Monte Carlo, Jerusalem Symphony Orchestra,
Houston Symphony Orchestra y Orchestre de Chamber de Lausanne. Como director de
ópera, ha actuado en los principales escenarios del mundo, trabajando regularmente en
Hamburgo.

Lawrence Foster ha comenzado la temporada 2009/10 como Director musical de la
Orquesta y Ópera Nacional de Montpellier e iniciado su octava temporada como Director
artístico y Director titular de la Orquesta Gulbenkian. Esta temporada, destacan sus
conciertos con la Orquesta de la Gewandhaus y las Filarmónicas de Helsinki y Holanda.
También dirigirá los conciertos de Chopin con Barenboim como solista, al frente de la
Gulbenkian y la Filarmónica de Montecarlo. Tiene previstos otros compromisos, como dirigir
a la NDR Sinfonieorchester Hamburg, Orchestre Philharmonique de Radio France, Residentie
Orkest (con Aldo Ciccolini), Tivoli Symphony Orchestra (con Evgeny Kissin), además de los
últimos conciertos de la temporada 2010/11 de la MDR Sinfonieorchester Leipzig. Tras el
éxito cosechado con su reciente ciclo de sinfonías de Schumann dirigiendo a la Filarmónica
Checa (grabado para Pentatone), volverá a trabajar con ella en la primavera de 2011.

Ha actuado en anteriores ocasiones en la Temporada de Abono de la Orquesta de Euskadi.



Bilbao

Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono
Apirilak 27 de abril, 2010
R. Gerhard
Don Quijote. Danzas
K. Szymanowski
Sinfonía nº4, “Concertante”
A. Zemlinsky
La Sirenita

Andrey Boreyko, zuzendaria/director
Ewa Kupiec, pianoa/piano

(sello venta de entradas)

Vitoria-Gasteiz

Hurrengo abonu kontzertua
Próximo concierto de abono
Apirilak 23 de abril, 2010

R. Gerhard
Don Quijote. Danzas
K. Szymanowski
Sinfonía nº4, “Concertante”
A. Zemlinsky
La Sirenita

Andrey Boreyko, zuzendaria/director
Ewa Kupiec, pianoa/piano
(sello venta de entradas)

				
DOCUMENT INFO