EREDU ATOMIKOA MECANICA CUANTICA 1 Batx by Hbf8zy

VIEWS: 73 PAGES: 46

									 EREDU ATOMIKOAK.
MEKANIKA KUANTIKOA
        ATOMOAREN OINARRIZKO
             OSAGAIAK
   DALTONEN AREDU ATOMIKOAN MATERIA, ATOMO ZATIEZINEZ OSATUTA ZEGOEN.

   XIX MENDEAREN BUKAERAKO AMPEREK ETA FARADAYEK MATERIAREN ETA KARGA ELEKTRIKOEN
    ERLAZIO SAKONA IRADOKI ZUTEN, GARAI HAUETAN ERE BECQUERELEK ERRADIOAKTIBITATE
    NATURALA AZTERTU ZUEN, ETA HIRU PARTIKULA MOTA AURKITU ZITUEN (ALFA, BETA, GAMMA
    IZPIAK) ETA HORRELA PARTIKULAK EZ ZIRELA ZATIEZINAK OHARTU ZEN.

   THOMSON-EN SAIAKUNTZA : DESKARGA HODI BATEAN, PRESIO BAXUAN DAGOEN GAS BAT
    SARTZEN DUGU, KATODOAREN AURREAN DAGOEN HODIAREN HORMAK LUMINESZENTZIA BAT
    ERAKUTSI ZUEN. HONEN JATORRIA KATODOTIK ATERATZEN ZIREN PARTIKULA SORTA BAT ZEN.
    IZPI KATODIKO IZENA EZARRI ZITZAION.
ELEKTROIA
       IZPI KATODIKO HAUEK KATODOTIK
        IRTETEN DIRA .




       IZPI HAUEK LERRO ZUZENEAN ATERATZEN
        DIRA
ELEKTROIA
       ENERGIA ZINETIKO ALTUKO PARTIKULAK
        DIRA.




       NEGATIBOKI KARGATUTAKO PARTIKULAK
        DIRA
                             ELEKTROIA
   NAHIZ ETA KATODOEN METALAK ETA
    BARRUKO GASAK ALDATU, IZPI KATODIKOAK
    BERDINAK DIRELA EGIAZTATU ZEN, KASU
    GUZTIETAN , PARTIKULEN Q/m ERALAZIOA
    BERDINA ZEN.


   Q/m ERLAZIO HAU DETERMINATU NAHIAN,
    MILLIKANEK OLIO TANTAREN SAIAKUNTZA
    EGIN ZUEN: OLIO TANTAK NEGATIBOKI
    KARGATZEN DITUGU, X IZPIEN BIDEZ, GERO
    PLAKEN ARTEKO POTENTZIAL DIFERENTZIA
    ALDATZEN DUGU, OLIO TANTA OREKAN
    GELDIRIK GERATZEN DEN ARTE. UNE
    HONETAN INDAR ELEKTRIKOA,
    GRABITAZIONALA ETA MARRUSKADURA
    (BISKOSITATEA) OREKAN DAUDE.
    TANTAREN MASA ETA XAFLEN ARTEKO
    VOLTAIA EZAGUTZEN BADIRA, TANTAK
    DUEN KARGA EZAGUTUKO DA.


    ONDORIOAK : IZPI PARTIKULAK, MASA ETA
    KARGA NEGATIBOA DUTEN ELEKTROIAK
    DIRA.

    ELEKTROIAREN MASA = 9,109534 10 -31 Kg
    ELEKTROIAREN KARGA = -1,6021898 10-19 C
THOMSONEN EREDU ATOMIKOA
               PUDINEN TEORIA:

                ATOMOA ORAINDIK EZEZAGUNEKO KARGA
                POSITIBODUN MASA BATEAN TXERTATUTA
                DAUDEN KARGA NEGATIBOZ (ELEKTROIAK)
                OSATUTA DAGO.



                ATOMOA NEUTROA DENEZ, ELEKTROIEN
                KARGA NEGATIBO TOTALA MASA
                POSITIBOAREN BERDINA DA.



                IOAK OSATZEKO ELEKTROIAK HARTU ETA
                KENTZEN DIRA.
PROTOIA
      GOLDSTEINEK DESKARGA HODI BATEN
       KATODOA ZULATUZ, IZPI KATODIKOEK
       SORTZEN ZUTEN LUMINESZENTZIAZ GAIN,
       HODIAREN BESTALDEAN BESTE
       LUMINESZENTZIA AGERZTEN ZELA IKUSI
       ZUEN. ZEINEK SORTZEN DU ARGI BERRI
       HAU?.

      IZPI HAUEK ZUZEN BIDAIATZEN ZUTEN,
       ENERGIA ZINETIKO HANDIKO PARTIKULAK
       ZIREN, (EREMU ELEKTRIKO BARRUAN
       PLAKAREN ALDE NEGATIBORA ALDENTZEN
       ZIREN) PARTIKULA POSITIBOAK ZIREN.
       KANAL IZPIAK DIRA.
PROTOIA
   •   IZPI KATODIKOEK HODIAREN GASAREKIN
       TALKA EGITERAKOAN, ELEKTROIAREN BAT
       KENDU EGITEN DIOTE. GERATZEN DEN
       HONDAR POSITIBO HAU IZANGO DA
       KATODOAREN ZULOTIK PASAKO DEN IZPIA.



      KARGAREN ETA MASAREN ARTEKO
       ERLAZIOA (Q/m) ORAIN EZ DA
       KONSTANTEA, GASAREN ARABERA
       ALDATZEN JOANGO DA

      GUZTI HONEKIN, BESTE PARTIKULA
       AZPIATOMIKOA IRADOKI ZEN:
       ELEKTROIAREN KARGA BERDINA , BAINA
       KONTRAKO ZEINUAREKIN ETA ELEKTROIA
       BAINO 1840 ALDIZ MASA HANDIAGOA
       ZUENA. PROTOIAK ZIREN

      PROTOIAREN MASA= 1,67266649 10-27 Kg
       PROTOIAREN KARGA= 1,602189 10-19C
            RUTHERFORDEN SAIAKUNTZA

   URREZKO XAFLA BAT
    BONBARDEATZEN DA ALFA (+)
    PARTIKULEKIN. IKUSTEKO ZER
    GERTATZEN ZEN BERE INGURUAN
    PANTALLA FLUORESZENTE BAT
    JARTZEN DA.

   IKUSTEN DA: IA GEHIENAK
    DESBIDERATU GABE PASATZEN DIRA,
    BATZUK DESBIDERATZEN DIRA ETA
    GUTXI BATZUK ERREBOTATZEN DUTE.

   SAIAKUNTZAN GERTATUTAKOA,
    PAPER BOLATXO BATI METALEZKO
    SARE BATETARA BOTATZERAKOAN
    GERTATUKO LITZAIOKENA DA.
            RUTHERFORDEN SAIAKUNTZA
   IA ALFA IZPI GEHIENAK
    DESBIDERATU GABE PASATZEN DIRA

   METALEZKO SAREAN BEZALA IA
    ATOMOAREN ESPAZIO GUZTIA
    HUTSA DA.

   GUTXI BATZUK DESBIDERATZEN
    DIRA, BERA BEZELAKO KARGA
    POSITIBOA DUTEN ZEREDOZEREN
    GERTU PASATZEAGATIK

   GUTXI BATUZK ERREBOTATZEN DUTE,
    HAUEK KARGA POSITIBOKO
    INGURUNE HAUEN KONTRA JOTZEN
    DUTELAKO
    RUTHERFORDEN EREDU ATOMIKOA
   ATOMOAREN EREDU
    PLANETARIOA

   ELEKTROI NEGATIBOAK OSO
    TXIKIA DEN NUKLEO
    POSITIBO BATEN INGURUAN
    BIRATZEN DUTE

   ORBITAN EGOTEKO INDAR
    ELEKTROESTATIKOEK
    EMATEN DIOTE ELEKTROIARI
    BEHAR DUEN INDAR
    ZENTRIPETUA.

   EREDU HONEN ARABERA
    NUKLEOAK 1CM NEURTUKO
    BALU, ELEKTROIAK 1KM-TARA
    EGONEN ZIREN.
                   EREDUAREN AKATSAK

   NOLA ZEGOEN OSATUA NUKLEOA?.
    ZERGATIK EZ DA LEHERTZEN KARGA
    POSITIBOEN ALDERAPEN
    INDARRENGATIK?

   ATOMOA EZEGONKORRA SUERTATZEN
    DA.FISIKA KLASIKOAK ZIOENEZ
    KARGA BAT NUKLEOREN INGURUAN
    BIRATZERAKOAN (BIBRATZEN ARI
    DEN KARGA BAT BEZALA) ENERGIA
    ASKATU BEHARKO ZUEN ETA
    ONDORIOZ NUKLEOAREN GAINERA
    ERORI BEHARRA ZEUKAN.

   ESPEKTROA JARRAIA IZAN BEHAR
    ZUEN.
       NEUTROIA, ISOTOPOAK, ZENBAKI
          ATOMIKOA ETA MASIKOA
   NEUTROIA: RUTHERFORD-EK BEHATU ZUENEZ, ATOMOA OSATZEN ZUTEN ELEKTROIEK ETA
    PROTOIEN MASEN BATURA, ATOMOAREN MASA ATOMIKOA BAINO TXIKIAGOA ZEN ( BI ALDIZ ),
    HORREGATIK ATOMOAN BESTE PARTIKULA BAT ZEGOELA POSTULATU ZUEN: PARTIKULA HONEK
    EZ DU KARGARIK, MASA GUTXIGORABEHERA PROTOIARENA IZAN BEHAR ZUEN ETA PARTIKULA
    HORI NUKLEOAN ZEGOEN. NEUTROIA ZEN. CHADWICK FISIKARIAK AURKITU ZUEN NEUTROIA
    IZENEKO PARTIKULA. BERE MASA 1,674954 10-27 Kg DA ETA KARGA O DU.

   ZENBAKI ATOMIKOA (Z) : BERE ATOMOEN KARGA NUKLEAR POSITIBOA ADIERAZTEN DU, HAU DA,
    NUKLEOAN DAGOEN PROTOI KOPURUA. ATOMO NEUTRO BATEAN BAT EGITEN DU DAGOEN
    ELEKTROI KOPURUAREKIN.

   ZENBAKI MASIKOA (A) : NUKLEOA OSATZEN DUTEN PROTOI ETA NEUTROIEN KOPURUEN BATURA.

   ISOTOPOAK : ZENBAKI MASIKO DESBERDINA ETA ZENBAKI MASIKOA BERDINA DUTEN ESPEZIE
    KIMIKOAK. ELEMENTU BERDINAK, HAU DA PROTOI KOPURU BERDINA BAINA NEUTROI KOPURU
    DESBERDINA DUTEN ELEMENTUAK.

   MASA ISOTOPIKOA : ELEMENTU BATEN ISOTOPO BAKOITZAK DUEN MASA

   MASA ATOMIKOA: ELEMENTU HORI OSATZEN DUTEN ISOTOPOEN MASA ISOTOPIKOEN
    BATAZBESTEKOA DA, BERE UGARITASUN ISOTOPIKOA KONTUTAN HARTUTA.
            PARADOJA ESPERIMENTALAK

    BAZIREN HIRU FENOMENO FISIKA TRADIZIONALAK AZALDU EZIN
    ZITUENAK:



   Espektro lerroak



   Gorputz beltzen erradiazioa. Katastrofe ultramorea



   Efektu fotoelektrikoa
    UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK

   UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK SORTZEA
    ERREZA DA, KARGA BAT BIBRATZEN
    HASTEAREKIN NAHIKOA DA.

   UHINEK EZAUGARRI BATZUK DITUZTE,
    BESTEAK BESTE: ANPLITUDEA, UHIN
    LUZERA ETA MAIZTASUNA.




   UHINEK ENERGIA TRANSMITITZEN DUTE,
    BAINA PARTIKULAK TRANSLADATU GABE.




   ESPEKTRO ELEKTROMAGNETIKOAK
    EZAGUTZEN DIREN UHIN GUZTIAK
    ERAKUSTEN DITU. MAIZTASUNA EDO UHIN
    LUZERAREN ARABERA SAILKATZEN DIRA
                        ESPEKTRO LERROAK

   GORPUTZ BEROEK BEROA IGORTZEN DUTE
    ERRADIAZIO GISA ETA MODU JARRAI
    BATEAN.

   BONBILLA BATETIK DATORREN ARGIA
    KUARTZOKO PRISMA BATETIK PASA
    ARAZTEN BADUGU, KOLORE GUZTIAK
    AGERTZEN DEN ESPEKTRO JARRAIA
    LORTUKO DUGU.


   AITZITIK, HODI BATEAN GAS BAT SARTZEN
    BADUGU PRESIO BAXUETAN ETA DESKARGA
    BAT SORTZEN BADUGU, ERRADIAZIO
    (KOLORE) FREKUENTZIA BATZUK BAINO EZ
    DIRA AGERTUKO. HAU IGORPEN ESPEKTROA
    DA.


   ORAIN, ARGI ZURIAREN AURREAN GAS
    HOTZA DUEN HODIA JARTZEN BADUGU,
    ESPEKTRO JARRAIAN LERRO BELTZ BATZUK
    AGERTZEN DIRA. ZURGAPEN ESPEKTROA DA.
            ESPEKTRO LERRO DESBERDINAK

   GAS BATEN ZURGAPEN ETA IGORPEN
    ESPEKTROAK OSAGARRIAK DIRA.

   GAS BAKOITZAK BERE LERROAK DITU, BESTE
    GASEK DITUZTEN GUZTIZ DESBERDINAK.

   HORREGATIK ESPEKTROEN LERROEN BIDEZ
    EDOZEIN ELEMENTU IDENTIFIKA DAITEKE.

   HORRELA IDENTIFIKATU ZEN EGUZKIAN
    HAIN UGARIA DEN HELIOA.
                  BALMER-EN SERIEA
   GARBI ZEGOEN ESPEKTRO
    LERROAK ATOMAREN BARRUKO
    ZERBAIT AZALTZEN DUTELA,
    BAINA ZER?.

   HIDROGENO GASAREN (ATOMO
    SINPLEENA) ESPEKTROAK
    ERABILI ZIREN, ETA
    ESPEKTROAREN ALDE
    IKUSKORRAN LAU LERRO
    AURKITU ZIREN (ANGTROM-EK
    NEURTUA).

   BALMER-EK NUMEROLOGIA
    HUTSEZ, ZENBAKI OSOAK ETA
    RYDBERG-EN KTEA ERABILIZ
    HIDROGENIAREN LAU LERRO
    IKUSKORRAK ETA
    ULTRAMOREAN ZEUDEN BESTE
    BATZUEN MAIZTASUN
    ZEHATZAK LORTZEN ZITUEN
    EKUAZIOA BAT AURKITU ZUEN.
                            BESTE SERIEAK

   GEROAGO ERRADIAZIOAREN ESPEKTRO
    GUZTIA AZTERTZERAKOAN,
    EZIKUSKORREAN ERE BESTE LERRO BATZUK
    DETEKTATU ZIREN, LERRO (SERIE) BATZUK
    ULTRAMOREAN, BESTE BATZUK
    INFRAGORRIAN….. SERIE GUZTIEK ONDOKO
    EKUAZIOA BETETZEN ZUTEN.




    BAINA FENOMENOA ORAINDIK
    AZALTZEKE ZEGOEN
                 GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA


   GORPUTZ SOLIDO BEROEK
    ERRADIAZIOA (UHINAK) IGORTZEN
    DUTE. KARGA BIBRAKORRAK BEZALA
    JOKATZEN DUTE ATOMOAK.

   Tª ALDATZERAKOAN IKUSTEN DUGUN
    ERRADIAZIO KOLOREA ERE ALDATZEN
    DA.( BURDINARI GERTATZEN ZAION
    BEZALA LABE GARIETAN)

   ERRADIAZIO HAU UHINEN
    GAINEZARMENA DA. HAU ESPEKTROA
    DA.

   IKUSTEN DUGUN KOLOREA
    ERRADIAZIO POTENTZIA
    HANDIENARENA DA.
GORPUTZ BELTZA


           GORPUTZEK ERRADIAZIOA IGORTZEN
            ETA ZURGATZEN DUTE.

           IGORLE ONA ZURGATZAILE ONA DA
            ETA ALDERANTZIZ.
GORPUTZ BELTZA


           GORPUTZ BELTZA MUGA DA

           GORPUTZ HAUEK KANPOKO ENERGIA
            GUZTIA ZURGATZEN DUTE ETA
            BARNEKO GUZTIA IGORTZEN DUTE.
GORPUTZ BELTZA

          BARRUKO ATOMOEK, KARGA
           BIBRAKORRAK (OSZILADOREAK)
           BEZALA JOKATZEN DUTE ETA
           UHINAK IGORTZEN DITUZTE ETA
           ALDI BEREAN ALDAMENEKO
           ATOMOEN UHINAK HARTU.

          OREKA TERMIKOAN, ASKATUTAKO
           ETA ZURGATUTAKO ENERGIAK
           BERDINTZEN DIRA.

          OREKAN ZULOTIK ATERATZEN DEN
           ERRADIAZIOA AZTERTZEN DA.
GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA

                 ESPEKTROA JARRAIA DA.

                 ESPEKTROAK TENPERATURAREKIKO
                  MENPEKOTASUNA AGERTZEN DUTE,
                  BAINA EZ GORPUTZEN
                  IZAERAREKIKO.
                  TENPERATURA BAKOITZARAKO BETI
                  MAXIMO BAT AGERI DA.

                 TENPERATURA HANDITZERAKOAN
                  UHIN LUZERA BAKOITZAK
                  IGORRITAKO ENERGIA HANDITZEN
                  DA ETA ALDI BEREAN KURBAREN
                  MAXIMOA UHIN LUZERA
                  TXIKIAGOTARA DESPLAZATZEN.
GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA
     katastrofe ultramorea
                GORPUTZAK BENETAN
                 IRRADIATURIKO ENERGIA ETA
                 TEORIAREN ARABERA IGORRI
                 BEHAR ZUENA EZ DATOZ BAT.

                HAU EKIDITZEKO PLANCK-EK
                 ATOMOEK IGORTZEN EDO
                 ZURGATZEN DUTEN ENERGIA
                 (UHIN BEZALA) PAKETE EDO
                 KUANTU MODURA IZATEN DELA
                 ESATEN DU

                KUANTU BAKOITZAREN
                 ENERGIA MAIZTASUNA ETA
                 PLANCK-EN KTE-REKIN ZUZENKI
                 PROPORTZIONALA DA.
                 E=hf
                        LABURPENA
   ATOMOAK KARGA BIBRAKORRAK BEZALA ERRADIAZIOA
    IGORTZEN DUTE (UHIN ELEKTROMAGENETIKOAK).



   MATERIA ETA ERRADIAZIOEN ARTEKO ENERGIA
    TRUKAKETA ENERGIA PAKETEETAN EDO KUANTOETAN
    EGITEN DA (E=hf)


   ENERGIA EZ JARRAIA DA. KUANTIZATUA DAGO. EZ DIRA
    BALIO GUZTIAK EXISTITZEN. h-ren balioa oso txikia da,
    horregatik mundu kuantikoa gorputz oso txikietan nabarmentzen
    da. Adibidea termometro klasikoa eta termometro kuantikoa.
    Beste magnitute batzuk ere kuantifikatuak daude: dirua…
               EFEKTU FOTOELEKTRIKO
   1899-AN LEONARD-EK ONDOKO
    SAIAKUNTZA EGIN ONDOREN ZERA
    IKUSI ZUEN, ARGI MONOKROMATIKO
    BATZUK ELEKTROIAK ASKATZEN
    ZITUZTELA

   HAU ARGIAREN MAIZTASUNAK
    METAL BAKOITZAREN MAIZTASUN
    ATARIA GAINDITZEN DENEAN
    GERTATZEN DA.

   f HANDITZERAKOAN ELEKTROIEN
    ENERGIA ZINETIKOA HANDITZEN DA.

   ERRADIAZIOAREN I
    HANDITZERAKOAN ASKATUTAKO
    ELEKTROIEN ENERGIA EZ DA
    HANDITZEN, BAINO BAI BERE
    KOPURUA.

   MAIZTASUN EGOKIAN ELEKTROIEN
    ASKAPENA BATPATEKOA DA, EZ DAGO
    ATZERAPENIK.
                 EFEKTU FOTOELEKTRIKOA
   GUZTI HAU ZAILA DA AZALTZEA
    FISIKA TRADIZIONALA ERABILIZ,
    HEMEN ENERGIA MAIZTASUNA ETA
    ANPLITUDEAREN
    (INTENTSITATEAREN) MENPE
    BAITAGO

   EINSTEINEK PROPOSATU ZUEN ARGIA
    PARTIKULA MULTZO EDO FOTOI
    BEZALA KONTSIDERATU DAITEKELA.
    E=hf

   FOTOI BATEK ELEKTROI BAT JOTZEN
    DUENEAN, HONEK ERAKARPENETIK
    IHES EGITEKO ERABILTZEN DU ZATI
    BAT ETA BESTEA ELEKTROIAREN
    ENERGIA ZINETIKOA BIHURTZEN DA .
    EZ=hf-W

   INTENTSITATEA HANDITZERAKOAN
    HANDITZEN DA ATERATAKO
    ELEKTROI KOPURUA BAINA EZ BERE
    ABIADURA

   MAIZTASUNA HANDITZERAKOAN
    ELEKTROIEN ABIADURA HANDITZEN
    DA
                    EFEKTU FOTOELEKTRIKOA
   DEMAGUN MEKANISMO BAT DUGULA, ETA
    PILOTA BATEK JOTZEN DUENEAN TXANPON
    BAT IRTETEN DELA . HIRU PILOTA MOTA
    DITUGU (MAIZTASUNAK): PIN-PON; TENIS;
    BILLAR PILOTAK.
    PIN-PONEKO PILOTAK EZ DU MEKANISMOA
    MARTXAN JARTZEN, NAHIZ ETA PILOTA
    ASKO BOTA (INTENTSITATEA), BAINA
    BESTEEK NAHIKO ENERGIA DUTENEZ, BAI.
    ZENBAT ETA PILOTA GEHIAGO BOTA,
    ORDUAN ETA TXANPON GEHIAGO
    ATERATZEN DIRA. HORI BAI, HANDIENAK
    TXANPONAK URRUTIAGO BIDALIKO DITU

   ARGIA EFEKTU HONETAN PARTIKULA
    BEZALA JOKATZEN DU. BERAZ ARGIAK
    BATZUTAN UHINA BEZALA JOKA DEZAKE
    (INTERFERENTZIAK) ETA BESTETAN
    PARTIKULA BEZALA (EFEKETU
    FOTOELEKTRIKOA)
                 BOHR-EN EREDU ATOMIKOA


   1912-AN ATOMOAREN EZEGONKORTASUNA EKIDITZEKO ORBITA
    EGONKOR BEREZI BATZUK EGON DAITEZKELA PENTSATZEN DU.
    PLANCK-EN ERLAZIO KUANTIKOAREKIN (E=hf) ZER IKUSIA
    EDUKIKO DUTELAKOAN DAGO.

   BESTADETIK 1913-AN BALMER-EN FORMULAREKIN TOPATZEN DA.
    FORMULA HAU 1913-AN POSTULATU ZUEN EREDU ATOMIKOAN
    AGERTZEN DEN BEZALA ULERTU ZUEN.

   1912-AN NICHOLSON-EN LANA EZAGUTZEN DU. HONEK
    HIDROGENO ATOMO BATEN MOMENTU ANGELUARRAK
    KALKULATU ZITUEN ETA HAU KUANTIZATUTA ZEGOELA IKUSI
    ZUEN. L=mvR=n(h/2). HONEN ARABERA ELEKTROIAREN
    MOMENTU ANGELUARRAK KANTITATE MUGATU BATZUK
    BAKARRIK HARTZEN DITU.
              BOHR-EN EREDU ATOMIKOA
                     1.postulatua
   ATOMOA NUKLEOA ETA ELEKTROIEZ
    OSATUA DAGO.

   ELEKTROIAK (KARGA NEGATIBOA)
    NUKLEOAREN (KARGA POSITIBOA)
    INGURUAN DABILTZA ORBITA
    ZIRKULARRAK DESKRIBATUZ.

   HIGIDURA ZIRKULAR HONETARAKO
    BEHAR DEN INDAR ZENTRIPETUA
    KARGEN ARTEKO ERAKARPEN
    ELEKTROESTATIKOA DA.
                              BOHR-EN EREDU ATOMIKOA
                                     2.postulatua



   ELEKTROIA BAIMENDUTAKO ORBITA
    EGONKOR BATZUETAN DABIL BIRATZEN
    ENERGIA HARTU EDO ASKATU GABE.

   ORBITAK BAIMENDATUAK IZATEKO BERTAN
    DAGOEN ELEKTROIAREN MOMENTU
    ANGELUARRA h/2Π-REN MULTIPLO OSOA
    IZAN BEHAR DU..
    L= mvR = nh/2Π

   ELEKTROIAREN ENERGIA ETA ORBITA
    KUANTIZATUAK DAUDE, BERAZ POSIBLE
    DUGU EZAGUTZEA BERE
    POSIZIOA(ERRADIOA) ETA ABIADURA.
    R=n2R0 ETA E= -E0 /n2.
    KANPOKO ORBITAK BERAIEN ARTEAN GERO
    ETA GERTUAGOA DAUDE .

   ORBITAK IZENDATZEKO n ZENBAKI
    KUANTIKO NAGUSIA ERABILTZEN DA.
    n:1,2,3…

   ELEKTROIAK n TXIKIKO ORBITAK BETETZEN
    HASTEN DIRA
           BOHR-EN EREDU ATOMIKOA
                 3.postulatua
   ELEKTROI BAT ORBITA EGONKOR
    BATETIK ENERGIA HANDIAGOKO
    BESTE ORBITA BATETARA PASATZEKO
    (KITZIKATU) ENERGIA ZURGATU
    BEHAR DU FOTOI MODUAN, ERA
    BEREAN ENERGIA HANDIKO ORBITA
    BATETIK TXIKIAGOKO BESTE
    BATETARA PASATZERAKOAN ENERGIA
    ASKATZEN DUTE FOTOI MODUAN.

   FOTOI HAUEK DIRA GERO
    ESPEKTROETAN AGERTZEN DIREN
    LERROAK. ESPEKTROEN LERROEK
    ELEKTROIAREN ORBITEN ARTEKO
    SALTO KUANTIKOA ADIERAZTEN
    DUTE.
                   EZAUGARRIAK
   ELEKTROIA BIRAKA DABILEN
    BITARTEAN GORPUTZ BATEN IZAERA
    DU. PARTIKULA BEZALA PORTATZEN
    DA, ETA FISIKA KLASIKOAREN
    LEGEAK BETETZEN DITU. HORREGATIK
    POSIBLE DA EDOZEIN MOMENTUAN
    ZEIN DEN BERE POSIZIOA ETA
    ABIADURA JAKITEA.

   BERRIZ SALTO KUANTIKOA EMATEN
    ARI DENEAN, EZ DAKIGU NON
    DAGOEN ELEKTROIA, DAKIGUNA
    HASIERAN NON ZEGOEN, NON
    BUKATZEN DUEN ETA FOTOI BAT
    IGORTZEN EDO HARTZEN DUELA DA.

   EREDU HAU ESKAILERAREN EREDUA
    BEZALA ERE EZAGUTU DEZAKEGU.
          Bohr-en ereduaren akatsak
1.- ESPEKTROAREN LERRO BATZUK BAT IZAN
     BEHARREAN, BIKOIZTU EGITEN ZIRELA IKUSI ZEN.
     HONEK ENERGIA MAILA BAKOITZEAN AZPIMAILAK

   AURKI DAITEZKEELA PENTSA ARAZI ZUEN.

2.- ZEEMAN EFEKTUA.
     ZEEMAN-EK BEHATU ZUEN ESPEKTROAREN LERROAK
     LERRO GEHIAGOTAN BANATZEN ZIRELA, ATOMOAK
     EREMU MAGNETIKO OSO INDARTSU BATEN
     ERAGINPEAN JARTZEN ZENEAN.
     HAU, EREMU MAGNETIKOAREKIKO ORBITEK
     ORIENTAZIO ESPAZIAL DESBERDINAK EDUKI
     DITZAKETELAKO SUPOSATUZ AZALTZEN DA.
     HORRELA ENERGIA DESBERDINAK ONARTZEN DIRA

3.- EZIN IZAN ZUEN DEMOSTRATU ORBITA
     EGONKORRETAN BIRATZEN ARI ZEN ELEKTROIAK
     ZERGATIK EZ ZUEN ENERGIA GALTZEN EDO
     IRABAZTEN.

4.- EREDUA BAKARRIK HIDROGENO ATOMOARENTZAKO
     BALIO ZUEN (ELEKTROI BATEKO ATOMOA)
            Uhin-korpuskulu bitasuna
            (De Broglieren hipotesia)
   EINSTEIN-EK ARGIAK UHIN IZAERA EZ
    EZIK, PORTAERA KORPUSKULARRA ERE
    AURKEZTU EGITEN DUELA PROPOSATZEN
    DU. DE BROGLIEK ANTZEKO MODUAN
    ELEKTROIEK EZAGUTU OHI DIREN
    IZAERA KORPUSKULARRA EZ EZIK, UHIN
    PORTAERA ERE AURKEZ DEZAKETELA
    PROPOSATZEN DU.

   GARAPEN MATEMATIKO SINPLE BATEN
    BIDEZ, m MASA ETA v ABIADURA DITUEN
    EDOZEIN PARTIKULA UHIN BATEKIN
    ASOZIATUTA KONTSIDERATU BEHAR DA,
    ZEINAREN UHIN LUZERA λ=h/mv. .
    ADIERAZPEN HAU EDOZEIN GORPUTZEI
    APLIKA DAITEKE, BAINA MASA HANDI
    BATI DAGOKION UHIN LUZERA OSO
    TXIKIA ETA DETEKTAEZINA GERTATZEN
    DA.
           Uhin-korpuskulu bitasuna
           (De Broglieren hipotesia)
   UHIN HAUEK MATERI UHINAK DIRA

   UHIN MATERIA HAUEK SAREXKA KRISTALINO
    BAT ZEHARKATZEAN ELEKTROIEK ERAKUSTEN
    ZUTEN DIFRAKZIOAN BEHATUAK IZAN
    ZIREN, BAITA ELEKTROI SORTA BATEK NIKEL-
    KRISTAL GAINAZAL BAT ERASOTZEAN
    AURKEZTEN ZUTEN INTERFERENTZIAN ERE.

   GAUR EGUN ELEKTROIAREN BITASUN HAU
    OSO ONDO IKUSTEN DA ZIRRIKITU
    BIKOITZAREN INTERFERENTZIAN.

   IKASLEAREN IZAERA IRAKASLE-
    GURASOENTZAT.

   GAUR EGUN, EZ DAKIGU ELEKTROIA ZER DEN,
    PARTIKULA EDO UHINA, DAKIGUNA ZERA DA:
    BATZUTAN PARTIKULA BEZALA ETA
    BESTETAN UHINA BEZALA JOKA DEZEKELA.
        Ziurgabetasun-printzipioa
    Heisenberg-en printzipioa.Orbitala
   ELEKTROIAREN BITASUN HONETATIK
    ATERATZEN DUGUN ONDORIA :
    EZINEZKOA DA, ALDI BEREAN ETA
    ZEHAZTASUN OSOZ, HIGITZEN ARI
    DEN PARTIKULA BATEN ABIADURA
    (MOMENTU LINEALA) ETA POSIZIOA
    EZAGUTU.

   BAINA EZINTASUN HAU EZ DATZA
    NEURKETARAKO ERABILTZEN
    DITUGUN APARAGAILUEN
    ZORROZTASUNEAN ETA ERABILTZEN
    DUGUN NEURKETA PROZEDURAN,
    MATERIAREN IZAERA KUANTIKOAN
    BAIZIK.

   GAU-TXORIAREN ADIBIDEA.

   BILLAR KUANTIKOAREN ADIBIDEA.

    http://www.unex.es/~fan/cuantica/mc%2
    010/Web/curso/curscuant.html
        Ziurgabetasun-printzipioa
    Heisenberg-en printzipioa.Orbitala
   ORBITALA. ORAIN EZIN DUGU ALDI
    BEREAN ELKTROIAREN POSIZIOA ETA
    ABIADURA EZAGUTU, BERAZ EZ DUGU
    EZAGUTZEN BERE IBILIBIDEA, NON
    DAGOEN ETA NON EGONGO DEN.
    ORBITA KONTZEPTUA DESAGERTZEN
    DA (IBILBIDE EZAGUNA). ORAIN
    ORBITALA DEFINITU BEHARRA DAGO:
    NUKLEOAREN INGURUKO
    ESPAZIOAREN ESKALDEA DA, NON
    ENERGIA JAKINIKO ELEKTROI BAT
    AURKITZEKO PROBABILITATEA
    HANDIA DAGOEN.
         GAUR EGUNGO EREDUA
   ELEKTROIA BATZUTAN PARTIKULA BEZALA ETA BESTE BATZUTAN UHINA BEZALA
    AGERTZEN DA.

   ORAIN EZIN DUGU ALDI BEREAN ELEKTROIAREN POSIZIOA ETA ABIADURA EZAGUTU,
    BERAZ ORBITAZ HITZEGITEA EZ DU ZENTZU HANDIRIK, HORREGATIK ORBITALA
    DEFINITZEN DA.

   ZENBAKI KUANTIKOEK, ZENBAT ORBITA DAUDEN ETA ORBITAL BAKOITZEAN ZENBAT
    ELEKTROI SARTUKO DIREN ESANGO DIGUTE.

   ORBITALA UR ILUNEZ BETETAKO ISTILA BEZALA KONTSIDERA DEZAKEGU, ETA BERTAN
    ARRAIN BAT (ELEKTROIA) BOTATZEN DUGU. ARRAINA, UR ZIKINETAN DISOLBATZEN DELA
    KONTSIDERA DEZAKEGU, DIREKZIO GUZTIETAN MUGITZEN DA BAINA EZ DA IKUSTEN.
    BAZTARREAN DAGOEN ARRANTZALEAK BERE MUGIMENDUAK SORTZEN DITUEK OLAXKAK
    BAINO EZ DITU IKUSTEN: ALTUERAK ETA OLAXKEN DIREKZIOEK ARRAINAREN UZTEZKO
    IBILBIDEAREN INFORMAZIOA EMATEN DIOTE. ISTIL GUZTIA BETETZEN DU ETA BERTAN
    ARRAINA ARRAPATZEKO PROBABILITATEA MAXIMOA DA. ARRAPATZEN DUENEAN, ARRAIN
    NORMALA (PARTIKULA) BIHURTZEN DA ETA BERRIRO URETAN SARTZERAKOAN BERTAN
    DISOLBATZEN DA ETA BERRIRO ISTIL GUZTIA BETETZEN DU.
             Zenbaki kuantikoak
           Zenbaki kuantiko nagusia
   ZENBAKI KUANTIKO NAGUSIA, (n).
    ZENBAKI HONEKIN ENERGIA MAILA
    NAGUSIKO ORBITALAK IZENDATZEN
    DITUGU.
    BERE BALIOAK n:1,2,3,4…
    ORBITALEN TAMAINA ERE EMATEN
    DIGUTE, ZENBAT ETA HANDIAGOA
    IZAN n-REN BALIOA ORDUAN ETA
    HANDIAGOA IZANGO DA
    ELEKTROIAREN NUKLEARORAINOKO
    BATEZBESTEKO DISTANTZIA.
    LEHEN MAILA DA ENERGIA TXIKIENA
    DUENA.
             Zenbaki kuantikoak
           Zenbaki kuantiko orbitala
   ZENBAKI KUANTIKO ORBITALA EDO
    SEKUNDARIOA (l). ZENBAKI HONEKIN
    ENERGIA MAILA NAGUSI
    BAKOITZEAN ZENBAT ENERGIA
    AZPIMAILA DAUDEN JAKIN
    DEZAKEGU.
    BERE BALIOAK: l: 0,1,2,…..(n-1)
    ORBITALAREN ITXURA ERE EMATEN
    DU
           Zenbaki kuantikoak
       Zenbaki kuantiko magnetikoa
   ZENBAKI KUANTIKO MAGNETIKOA (m)
    ZENBAKI HONEK ENERGIA
    AZPIMAILA BAKOITZEAN ZENBAT
    ORBITAL DEGENERATUAK DAUDEN
    AZALTZEN DIGU.
    BERE BALIOAK m: -1…….+1
    ORBITALEN ORIENTZAIOA ZEIN DEN
    ERE ESATEN DIGU.
                 Zenbaki kuantikoak
                       spina
   SPINA (ms)
    ZENBAKI KUANTIKO HONEK ORBITAL
    BAKOITZEAN BI ELEKTROI KOKATZEN
    DITUGULA ESATEN DIGU.
    BI BALIO DITU +1/2 ETA -1/2.
    ELEKTROIAK BERE BAITAN EGITEN
    DUEN BIRAKETAREKIN
    ERLAZIONATURIK DAGO, HORREK BI
    ORIENTAZIO POSIBLE DITUEN BI
    EREMU MAGNETIKO SORTZEN DITU
    (BI IMAN).
          Zenbaki kuantikoak
 n, l, m hiru zenbaki kuantiko hauek elektroia
  zein energia mailan, zein azpimailan eta
  nolako orientazioan, hau da zein orbitaletan
  dagoen esaten digu.
 Berriz n,l,m, eta spinak, lau zenbaki kuantiko
  hauek orbita konkretu horretan sartzen den
  elektroiaren informazioa, hau da sartzen den
  aurrenekoa edo bigarrena den.
     EGITURA ELEKTRONIKOA
   ELEKTROIAK ORBITALETAN SARTZERAKO
    ORDUAN, HIRU ARAU BETE ARAZI BEHAR
    DITUGU:

   ENERGIARENA: ELEKTROIAK SARTZERAKOAN
    ENERGIA TXIKIKO ORBITALETATIK HASIKO
    GARA. ORBITALEN ENERGIA ORDENA
    EZAGUTZEKO, LAGUNGARRIA DA MOELLER-EN
    DIAGRAMA.

   PAULI-REN ESKLUSIO PRINTZIPIOA: ATOMO
    BATEAN EZ DIRA EXISTITZEN BI ELEKTROI LAU
    ZENBAKI KUANTIKO BERDINEKIK. ONDORIOA:
    ORBITAL BAKOITZEAN GEHIENEZ BI ELEKTROI
    SARTZEN DIRA.

   HUND-EN ARAUA EDO ORBITAL DEGENERATUEN
    ARAUA: ORBITAL DEGENARATUAK BETETZERAKO
    ORDUAN, ORBITAL BAT BI ELEKTROIEKIN BETE
    BAINO LEHENAGO BESTEAK GUTXIENEZ
    ERDIBETEAK EGON BEHAR DIRA.

								
To top